Berriak Kultura
Eu

Urte anitzeko diru-laguntza zuzena emango zaio Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioari funts artistikoetan egiten dituzten inbertsioak finantzatzeko (2012-06-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko ekainak 19

Erabakia, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Bilboko Udalarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea baimentzekoa. Helburua: Bilboko Arte Ederren Museoaren Fundazioaren arte-funtsetako inbertsioak finantzatzea, 2012-2018 epean.

Gaurko bileran Gobernu Kontseiluak Kulturako sailburuari lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko baimena eman dio; lankidetza-hitzarmen horren bidez urte anitzeko (2012-2018) diru-laguntza bat emango dio Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioari; diru-laguntza 700.000 eurokoa izango da eta funts artistikoetan egiten dituen inbertsioak finantzatzeko izango da.

Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa 2000ko azaroaren 15ean sortu zuten Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak; fundazioak ondoko helburuak ditu, besteak beste: Bilboko Arte Ederren Museoko antzinako arteko, arte modernoko eta arte garaikideko bilduma bildu, zaindu, aztertu eta erakustea, bilduma hori aberastea, zenbait zerbitzurekin jarraitzea eta kalitate oneko zenbait jarduera sustatzea, betiere gizartea era erabakigarrian hezten eta Euskal Autonomia Erkidegoak kultura balio batzuk proiektatzen laguntzeko.

Museoarentzat oso garrantzitsua da artelanak eskuratzeko programarekin jarraitzea; hori dela-eta, une honetan 2012-2018 eperako beste lankidetza-hitzarmen bat egin nahi da, Museo Fundazioak artelanak eskuratzeko duen programa indartzeko. Aurreikusita dago BBVA Fundazioak ere parte har dezala programa hori finantzatzen, egun kultura Fundazio horretako nagusia baita.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan