Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

3 milioi euro IRALE programari atxikitako langileak dituzten ikastetxe pribatuentzat (2012-06-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko ekainak 19

Agindua, IRALE programaren baitan 2012. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako dei egiten duena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, gaur egindako bilkuran, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, agindu bat onartu du jendaurrean jartzeko dirulaguntzetarako deia, hain zuzen, 2012 urtean zehar irakastorduetan IRALE programaren euskara ikastaroetan parte hartzeko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo ekimen sozialeko zentroentzat.

3.001.400 euroko diru kopurua duten dirulaguntza horien helburua euskara ikasteko liberatzen diren irakasleen ordezkapenek sortutako gastuak ordaintzea da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan