Berriak Herrizaingoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak aurten 300 polizia agente berriekin indartuko du Ertzaintza

2010.eko otsailak 10

Herrizaingo sailburuak iragarri duenez, promozio berriak jarriko dituzte martxan urtero, Ertzaintzan hutsik geratzen diren lekuak betetzeko, 8.000 agente izateko beti herritarren zerbitzura.

Aresek elkarrizketa batean egindako adierazpenen arabera, Ertzaintzak eta beste Polizia taldeek terroristak atxilotzeko elkarlanean jarraituko dute. Portugalen atzeman zituzten lehergaiak ETAk atentatuak egiten jarraitzeko "borondatea" duela erakusten dutela ere esan du sailburuak.

Herrizaingo Sailak Ertzaintzaren promozio berri bat martxan jartzeko asmoa duela esan du Rodolfo Aresek, urte bukaerarako 300 agente gehiago izateko. Horrek, sailburuaren esanetan, kalean dabiltzan unitateak indartzeko aukera emango du, guztira 8.000 agente izango baitira horrela herritarren zerbitzura.

ETB2ko "Egunon Euskadi" saioan eskainitako elkarrizketan, Aresek ukatu egin du bere sailak ez duela Ertzaintzaren agente kopurua zabaltzeko asmorik. Kontrakoa esan bada, "oinarririk ez duten adierazpenak" dira, sailburuaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzak urtean behin agente gehiago prestatzeko promozio berri bat deitzeko asmoa baitu, "erretiro aurreratuek eraginda bereziki hutsik geratzen diren postuak betetzeko".

Aresek kritikatu egin du zenbait sindikatuk eta alderdik izan duten jarrera, "duela zortzi hilabete ez baitziren ertzainen kopuruaz arduratu" eta orain berak zuzentzen duen sailari eraso egiteagatik.

Ertzaintzaren harian, terroristak eta horiek babesten dituztenak atxilotzeko beste Polizia taldeekin elkarlanean jarraitzeko asmoa dutela ere nabarmendu du sailburuak.

Elkarrizketa berean, Rodolfo Aresek esan du joan den astean Portugalen atzemandako lehergai kopuruak argi erakusten duela ETAk "atentatuak egiteko asmoa" duela eta, bertan aurkitutako materiala ikusita, ETA "ekintzaren bat egiteko prestatzen" ari dela pentsa daitekeela gaineratu du.

Ondarroako operazioan atxilotutako batzuek behin eta berriz torturak salatu izanaren aurrean, berriz, sailburuak ez du baztertu auzitegietara jotzea "Ertzaintzaren izen ona eta profesionaltasuna defendatzeko".

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Rodolfo Ares sailburuak