Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Industria Sailak 1,5 milioi euro erabiliko ditu euskal enpresak nazioartekotzeko (2012-06-12(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko ekainak 12

Ebazpena, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, Elkartzen Programako laguntzak 2012ko ekitaldian emateko deialdia argitaratzeko dena. Laguntza horiek Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ematen dizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, «ELKARTZEN Programa»ren baitan kanpo sustapeneko ekintzak egin ditzaten.

Elkartzen programak eskaintzen eta kudeatzen ditu euskal enpresak kanpo-merkatuetan kokatzea eta merkatu-kuota handitzea helburu duten diru-laguntza hauek.

Laguntzen hartzaileak irabazi asmorik gabeko sektoreetako elkarteak dira, kanpo-sustapeneko ekintzak egiten dituztenak.


Eusko Jaurlaritzak nazioartekotzea bultzatzeko duen konpromisoaren bidean, Gobernu Kontseiluak Elkartzen programa onartu du gaur, 1,5 milioi euroko aurrekontua duena. Diru-laguntzak irabazi asmorik gabeko entitateetara zuzenduta daude, kanpo-sustapenaren bidez nazioartean euskal enpresen sarea indartu dezaten.

Programa hau euskal enpresak nazioartean sendotzeari begira bideratu den jarduera-planaren barruan sartuta dago, eta sektoreetako elkarteek sustatutako jardueretan bermatzen da.

Agindu honen bitartez lortu nahi diren helburuak hauek dira: Euskadin kokatutako enpresek kanpo-merkatuetan garatzen dituzten produktu eta zerbitzuen merkatu-kuota handitzea, aipatutako merkatuetan euskal produktu eta zerbitzuen agerpena sendotzea, eta euskal produktu eta zerbitzuak sustatzeko eta beren irudia hobetzeko ekimenak bultzatzea.

Hauek dira Elkartzen programak lagunduko dituen jarduerak: merkataritza-eginkizunak, kanpoko azokak, sustapen eta hedapen elementuak, kanpoko bulegoak, eta euskal enpresen kanpo-sustapena bultzatzen duten beste batzuk.

Era berean, gaurko gobernu-kontseiluan beste lankidetza-hitzarmen bat ere onartu da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen artean, bihar Bilbon sinatu eta jendaurrean aurkeztuko dena. Hitzarmen horren xedea da "unibertsitateko espezialista, enpresaren alorreko nazioarteratzean" berezko tituluaren prestakuntza-programa garatzea. Sailak 130.550 euro erabiliko ditu guztira espezializio horretarako, eta datorren 2012-2013 ikasturtean hasiko da EHU ikasketak ematen. Titulazioaren helburua da euskal enpresa-sareak duen nazioarte mailako giza-baliabideen beharra asetzea.

2010-2013 Enpresen Lehiakortasun Planak zenbait jardun-ardatz estrategiko ezartzen ditu, eta horietako bat ekonomia irekiaren aldeko apustua egitea da. Horretarako, nazioartekotzea bultzatu du bi norabideetan. Alde batetik, barrurantz, atzerriko inbertsioak Euskadira ekarrita, gure lurraldean enpresak instalatzen lagunduta, eta hortxe kokatzen da Invest in the Basque Country egitasmoa, Sprirekin lankidetzan lantzen dena. Eta bestetik kanporantz, atzerriko herrialdeetara enpresa-misioak eginez (Brasil, Txina, AEB, India, Alemania...), lehendakaria bera buru dela, edo honen moduko programen bitartez enpresen kanpoko jarduera lagunduz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan