Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Gizarteratze Aktiboko Euskal Plan berriak 500 milioi gaindituko ditu urtean pobreziaren aurka borrokatzeko (2012-06-12(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko ekainak 12

Erabakia, Gizarteratzeko III. Euskal Plana (2011-2015), Gizarteratze Aktiboaren Plana, onartzeko dena.

Eusko Jaurlaritzak gaur onartu duen Gizarteratze Aktiboko Euskal Plan berriak 500 milioi euro bideratuko ditu urtean euskal biztanle kalteberenen pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurka borrokatzeko. Proiektu horrek gizarte-bazterkeriaren prebentzioan eta tratamenduan gainditu beharreko erronkak eta lehentasunak ezartzen ditu, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuak ahalbidetu eta antolatzeko egin beharko diren aldaketak eta jardunak jorratzen ditu.

Plana indarrean egongo da 2016. urtera arte, eta ekitaldi bakoitzean, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak 500 milioi eurotik gorako aurrekontua bideratuko du, gutxi gorabehera. Inbertsio ekonomiko horrek, enplegu-politika aktiboez gain (prestakuntza, lan-orientazioa, kontratazioaren sustapena...), prestazio ekonomikoak bilduko ditu, hala nola Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitza Prestazio Osagarria.

"Pairatzen ari garen krisi ekonomiko gogorraren testuinguruak ezinbestekoa egiten du babesa are gehiago bermatzea, baina baita horren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzea ere, gizarteratzea inbertsio gisa ikusiz, hazkunde ekonomikorako eta enpleguaren hazkunderako aukera gisa", azpimarratu du Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaletak.

Gizarteratze Aktiboko Euskal Plana bederatzi ildo eta helburu estrategikotan egituratzen da, eta horietatik bost ildo jardun-sistemekin daude lotuak, hau da, Enplegu, Gizarte Zerbitzu, Hezkuntza, Osasun eta Etxebizitzarekin. Planaren beste lau helburu estrategikoek zeharkako elementuetan garatzen dituzte jardunak, hala nola jardun-sistemen eta erakunde eta agenteen arteko koordinazioa eta lankidetza, Hirugarren Sektore gisa ezagutzen denaren gizarte-ekintzako erakundeen kontribuzioa; azterlanak eta ikerketak egitea pobreziari eta gizarte-bazterkeriari buruz, eta, azkenik, legezko arau-esparruaren garapena.

Ildo estrategikoak, era berean, 26 helburu orokorretan banatzen dira, eta horiek, beren aldetik, 146 neurrietan edo jardunetan. Neurri horiek xede-biztanlerian duten egikaritze-maila, emaitza eta eragina ebaluatu ahal izateko, planaren ebaluazioko 180 adierazle baino gehiagoko proposamen bat gaineratu da.

Krisiaren aurreko mailak

Halaber, planak helburu kuantitatibo bat aurreikusten du 2016. urterako pobrezia krisi ekonomikoaren aurreko mailetaraino jaisteko, era horretan krisialdiak Euskadin bizi-baldintzen txartze nabarmena eragitea saihesteko.

Helburu hori ezartzeko kontuan hartu dira aurreikusitako eszenatoki makroekonomikoa, langabeziaren inpaktua, langabeziako prestazioetarako sarbidea, langabeziaren iraupena, dinamika demografikoa, etab. Era berean, horietatik goranzko joera ondorioztatzen da hurrengo urteetarako gabezia-arazoen inpaktuan, neurri batean biztanleria langabearen egoera okerragotzearen ondorioz, baita 2013tik aurrera aurreikusitako langabeziaren azken beherakadaren testuinguruan ere.

Pobrezia-tasa eta gizarte-bazterkeria murrizteko helburua betetzeko beharrezko jardun-ildoen artean honako hauek nabarmentzen dira: alde batetik, egungo babes-mailari eustea funtsezko alderdietan, prestazio ekonomikoak barnean hartuta; eta, bestetik, hautaketa-ekintza bat txertatzea enplegurako laneratze-prozesuetan. Hau da, helburua da prestazio ekonomikoen onuradunen artean inpaktu diferentzia bat lortzea, kolektiboaren zati bat enplegurantz bideratzeko aukera emanez.

Hartzaileak

Planaren hartzaileak dira harremanetarako, gizarteratzeko eta/edo laneratzeko premiak dituzten pertsonak, aldi berean premia ekonomikoak, osasun-arlokoak, hezkuntzazkoak edo etxebizitza-premiak ere izan ditzaketenak, eta, azken batean, gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan egon daitezkeenak. Zehazki, pobrezia-tasa handiena pairatzen duten biztanle-taldeak dira 35 urtetik beherako gazteak buru dituzten etxekoen unitateak, emakume bat buru duten guraso bakarreko unitateak, lan-prekarietatea pairatzen dutenak, eta etorkin bat buru dutenak.

Aurreko gizarteratze-planari dagokionez, honako elementu diferentzial hauek bereiz daitezke:

- Iraupenaren hazkundea 3tik 5 urtera.

- Jardunen kopurua handitzea

- Enplegagarritasuna eta enplegurako sarrera dira neurri handiagoan gizarteratzeko ardatz nagusia.
- Enfasi handiagoa inplikaturiko sistemen eta erakundeen arteko koordinazioan eta ebaluazioan, baita enplegu-politika aktiboen Euskadirako transferentzian ere, eta prestazio ekonomikoen kudeaketa zentralizatuan eta lan-aktibazioko zerbitzuekiko duten loturan.

Horrela, planak oinarriak jartzen ditu babes-sistemen zerbitzuen prestazioa (enplegua, gizarte-zerbitzuak, hezkuntza, osasuna eta etxebizitza) modu koordinatuan egin dadin sistemen eta erakundeen artean, hain zuzen ere sinergiak sortzeko jardunen artean, eta pertsonen arazo eta zailtasun espezifikoetara mugatzeko.

Urteko ebaluazioa

Plana onartu ondoren jarriko da martxan, eta bere egikaritzea eta emaitzak urtean behin ebaluatuko dira. Eusko Jaurlaritza da plana onartu eta egikaritzearen erakunde arduraduna, nagusiki Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren bitartez. Planak bere kontribuzioaren berri eman behar du, eta, hala, Diru-sarrerak bermatzeko eta Gizarteratzeko 18/2008 Legeak Planaren egikaritzearen jarraipeneko eta ebaluazioko urteko txostenak idazteko betebeharra ezarri du.

Planak hainbat jardun-printzipio ditu, honako hauek alegia: bazterkeria- eta gizarteratze-prozesuen ikusmolde multidimentsionala, gutxieneko diru-sarrerak izateko eta gizarteratzeko eskubide bikoitzaren bermea, pobreziako eta gizarte-bazterkeriako egoeren arteko aldea, gizarteratze aktiboaren esku hartzeko metodoa gizarteratzeko banako ibilbideen gaineko erantzukidetasuneko idatzizko akordioen bitartez, besteak beste.

Helburu estrategikoak Helburu Orokorrak
Helburu sektoriala 1. Pertsona kalteberenei gizarteratzea sustatzea enpleguaren aktibaziotik abiatuta, pobrezia eta gizarte-bazterkeria murrizteko, errenta-maila duina ziurtatuz eta enplega daitezkeen pertsonei enplegu duina lortzeko aukera emanez. 1.1 Zailtasun handienak dituzten pertsonei intentsitate handiagoko laguntza pertsonalizatua ematea; erreferentziazko aldi horretan pertsona horiek lortuko dituzten baliabideen gutxieneko kopuruan gauzatuko da laguntza hori.
1.2 Zailtasun handienak dituzten pertsonen enplegagarritasuna areagotzea.
1.3 Enpleguaren iraunkortasuna eta aurrerapena sustatzea
1.4 Enpleguan pobrezia garatzeari aurrea hartzea, enpleguaren kalitatea eta iraunkortasuna areagotuz

Helburu sektoriala 2. Gizarte Zerbitzuetatik gizarteratzea sustatzea aktibazioaren bitartez, pertsona, familia eta talde guztien gizarte-integrazioa, autonomia eta gizarte-ongizatea errazteko egitekoaren barruan, prebentziozko eginkizun sustatzaile, babesle eta laguntzailea garatuz, hainbat prestazio eta zerbitzuren bitartez (zerbitzu pertsonalak eta harreman-zerbitzuak, bereziki), eta eskaintzen dituzten zerbitzuak indartuz kalteberatasun-egoeretan, arrisku-egoeretan eta/edo gizarte-bazterkeriako egoeretan 2.1 Gizarte-babeseko bestelako sistemekiko koordinazioa hobetzea: gizarte-zerbitzuen sistemaren, enplegu-sistemaren eta diru-sarrerak bermatzeko sistemaren arteko koordinazioa; espazio soziosanitarioa sortzea; ikastetxeekin sarean lan egitea; beste sistema batzuekiko koordinazioa (justizia, etxebizitza, garraioa, eta abar).
2.2 Erabiltzaileak gizarteratzeko aukera eta erabiltzaileen autonomia sustatzea, eta elkartasunetik bideratutako partaidetza soziala bultzatzea, agente, erakunde, entitate, elkarte eta pertsona guztien erantzukizun sozialaren eta konpromisoaren eredu bat sortuz.
2.3 Arreta pertsona kalteberenen premietara egokitzea: Gizarte Zerbitzuen eskatzaileek eta bestelako esku-hartze eremuetako eskatzaileek eskatzen duten laguntzaren intentsitatea ezartzen laguntzen duten tresna komunak sortzea, atzemandako premien arabera
2.4 Haurren babesgabetasun-egoeren prebentzioa sustatzea familia-begiratzearen eta esku-hartzearen inguruko programen bitartez.
Helburu sektoriala 3. Aktibazioaren bidezko gizarteratzea sustatzea hezkuntzatik abiatuta bizitza guztian zehar 3.1 Eskola uztearen murriztapena sustatzea, gizarte-bazterkeria prebenitzeko funtsezko elementu gisa.
3.2 Eskolatzea eta gizarteratzea bultzatzea, hezkuntza-erantzunak pertsona guztietara egokituz
Helburu sektoriala 4. Gizarteratze aktiboa sustatzea etxebizitza-politiketatik 4.1 Gizarte-laguntzarekin lotutako zerbitzuen arteko koordinazioa eta saltzeko eta alokatzeko etxebizitzen parke publikoaren funtzionamendua hobetzea.
4.2 Behar duten pertsona guztiek behar bezalako baldintzetan dauden etxebizitzetarako sarbidea izan dezaten sustatzea
Helburu sektoriala 5. Gizarteratze aktiboa sustatzea osasunetik, honako helburu hauek dituzten neurriak eta ekintzak ezartzearen bitartez: berdintasuna osasun-zerbitzuekiko sarbidean, gizarte-bazterkeriako egoeren prebentzioa, eta gizarteratzearen eremuan inplikaturiko agenteekiko koordinazioa 5.1 Osasun-zerbitzuak ematearen eta gizarteratze aktiboaren alorrean inplikatuta dauden agenteen koordinazioa indartzea
5.2 Pertsona guztiek osasun-zerbitzuak eskuratzeko aukera baldintza berdinetan dutela bermatzea
5.3 Osasun-zerbitzuetatik gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzea

Helburu estrategikoak Helburu Orokorrak
Helburu Horizontala 6. Modu egonkorrean artikulatzea eta administrazioen arteko eta sailen arteko koordinazio eta lankidetza multisistema sustatzea, baita gobernantza parte-hartzailea ere, Gizarteratze Aktiboko Euskal Planaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzearren 6.1 Gizarteratze Aktiboko Euskal Planaren eta biztanleria-talde kalteberen gizarteratze aktiborako jardunak txertatzen dituzten plan eta ekimenen arteko koordinazioa bermatzea, gizarteratze aktiboaren esparruan metaturiko aurrerapausoak eta esperientziak aprobetxatzeko.
6.2 Gizarteratze aktiboarekin lotutako gaietan eskumenak dituzten eragile publiko guztiekiko koordinazioa, lankidetza eta komunikazioa lortzeko mekanismoak ezartzea, pertsonen gizarteratze aktiboa hobetuko duten baterako ekintzak diseinatzeko eta garatzeko mekanismoak ezartzea, enplegu-politika aktiboek politika pasiboekin eta gizarte-babeseko politikekin eta politika pasiboekin duten lotura indartuz.
6.3 Babes-sistema guztietako gizarteratze-profesionalen jarduteko estrategia berrien gaineko sentsibilizazioa, prestakuntza eta egokitzapena hobetzea, pertsona bakoitzaren banako premiak ezagutzeko eta GAEP planaren hartzaileen esku dauden baliabideen kudeaketa eraginkorra bermatzeko.
6.4. Jarraipen sistematiko bat egitea, funtzionamendu eta koordinazioko mekanismo berrien azken egokitzapen egokia eta sistemaren diseinu iraunkorra sustatzeko.
Helburu Horizontala 7. Hirugarren sektoreko erakundeek gizarte-bazterkeriaren egoeran edo arriskuan dauden kolektiboekin egindako lanaren balioa onartu eta indartzea 7.1. Hirugarren sektoreko erakundeen lankidetza berrantolatzea gizarteratzeko eta laneratzeko esku-hartze prozesuen kudeaketan, balioa emanez horien jakintzari, egiten jakiteari, eta pertsona horiek ordezkatzeko egiten duten lanari, eta lankidetzaren bidezko lanean sinergiak sustatzea
7.2. Komunikazioko eta informazioko ekintzak garatzea planean eskumena duten erakunde publikoen eta Hirugarren Sektoreko erakundeen eta bestelako agente ekonomiko eta sozialen arteko koordinazioa eta lankidetza hobetzeko.
7.3. Lankidetzaren bitartez lan egitea, bazterkeria-egoeran dauden edo erortzeko arriskuan dauden pertsonen gizarte-premien, aukeren eta kontribuzioen gainean euskal gizarteak duen ulermena aldatzeko.
Helburu Horizontala 8. Diru-sarrerak bermatzeko, enpleguko eta prestakuntzako politikak berritzeko eta horien plangintza estrategikorako txostenak eta azterlanak egitea, aktibaziorako eta laneratzeko lagungarriak diren ikuspegi berriak zehaztuz 8.1. Pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren fenomenoei buruzko jakintza hobetzea, erabakiak hartzeko garaian eta politika publikoak diseinatu eta ebaluatzeko garaian lagungarri izan dadin.
8.2. EAEn pertsona kalteberenen egoerari gizartearen, lanaren eta prestakuntzaren arloko egoerari buruzko jakintza hobetzea, politikak ebaluatzeko, erabakiak hartzeko garaian politika berrietara bideratzeko eta iritzi publikoa, oro har, informatuta eta sentsibilizatuta izateko.
8.3 Gizarte-berrikuntza bultzatzea, gizarte-ekintzailetza eta gizarte-erantzukizun korporatiboa sustatuz
Helburu Horizontala 9. Indarrean dagoen arau-esparrua egokitzea, gizarteratze aktiboko prozesuak antolatu eta ahalbidetzeko 9.1 Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen hainbat alderdi garatzea, aplikatzen direla ziurtatuz eta erregelamendu bidez erabat garatuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan