Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Fundazioaren funtzio moldaketekin Haziren berrantolaketak aurrera darrai (2012-06-12(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko ekainak 12

Erabakia, Fundación HAZI Fundazioari fundazio-estatutuak aldatzeko baimena emateko dena.

Gobernu Batzordeak gaurko bileran Hazi Fundazioaren estatutuak aldatzea onartu du. Erabaki horrekin Landa eta Itsas Garapenerako Eusko Jaurlaritzaren Korporazioa Euskadiko lehen sektorerako leihatila bakarrean bihurtu eta zerbitzua eman ahal izateko egiten ari den berrantolaketaren pauso berri bat ematen da.

Berrantolaketa horren testuinguruan, landa garapenera loturik zegoen Itsasmendikoi zenaren aktiboak eta pasiboak kosterik gabe Fundación Hazi Fundazioak bere gain hartzea erabaki da eta, azken horrek, orain arte Itsasmendikoi erakundea egiten ari zen lana garatzen jarraituko du.

Estatutuen aldaketak Fundazioaren funtzio soziala zabaldu egin du, besteak beste, jasangarritasuna, berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatu, sustatu eta garatu ahal izateko lehen sektorearen lan esparruan (nekazaritzan, abeltzaintzan, arrantzan eta basogintzan), landa eta itsas eremuan eta elikagaietako industrian. Modu horretan, natura eta kultura patrimonioaren mantenua eta balorazioa bultzatuko da.

Horrela, bere funtzio nagusietako bat jatorri eta kalitate ziurtagirien bitartez balio erantsia duten nekazal elikagaietako produktuak bultzatzea eta garatzea da. Baita promozio lana egitea, parte hartzen duten sektoreen eta operadoreen arteko lankidetza proiektuak garatzea edota enpresa proiektu berriak eta ekintzaileak laguntzea, bultzatzea eta finkatzea.

Estatuko zein nazioarteko lankidetza proiektuak garatzeko europar programak zabalduko ditu ere Fundazioak. Landa ingurunearen gizarte eta ekonomia ekintzak berrindartzeko ekimenak sustatuko ditu eta sektoreen antolaketa planak egiteko eta kudeatzeko lanetan parte hartuko du.

Era berean, ekoizpen, merkaturatze eta eraldaketa prozesuak hobetzeko irtenbide teknologikoak garatuko ditu eta ezaugarri estatistikoak, metodologikoak eta sozio-ekonomikoak dituen proiektuak egingo ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan