Berriak Kultura
Eu

Jaurlaritzak 483.000 euro erabiliko ditu euskarazko zein gaztelerazko literatura-ekoizpenerako (2012-06-12(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko ekainak 12

Agindua, literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.

Kultura sailburuak proposatuta, Eusko Jaurlaritzak literaturako argitaratze-ekoizpenerako laguntzak arautzeko eta laguntza horien deialdia egiteko Agindua onetsi du. Deialdi honetarako 483.000 euro erabiliko dira.

Euskadin literatura lanen edizioen ale-kopurua oso mugatua denez eta sektorearen egungo egoera zein den ikusiz, orokorrean ezinbestekoa da laguntza horiekin jarraitzea, behintzat urtero euskal literaturako obren kopuru duin bat izaten jarraitu nahi badugu. Hori dela-eta, deialdi hau tresna egokia da euskal argitaratze-industriak urtero literatura-ekoizpen berria argitara dezan sustatzeko, bai euskaraz, bai gazteleraz.

Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoan literatura-lana argitaratzeak eskatzen duen ahalegina saritzeko, Kultura Sailak literaturako argitaratze-ekoizpenetarako (euskaraz zein gazteleraz) diru-laguntzak ezarri ditu eta horien deialdia egin du. Laguntza horien bidez, 2012. urtean argitaletxeek burutuko dituzten literatura-obren urteko argitaratze planen kostuen zati bat ordaindu nahi da.

Agindu horretan jasotzen diren diru-laguntzak finantzatzeko 483.000 euro daude; kopuru hori diruz lagundu daitezkeen ondoko modalitate eta jardueratan banatuko da:
a) Euskarazko literatura-ekoizpena, 368.00 eurorekin.
a) Gaztelerazko literatura-ekoizpena, 115.00 eurorekin.

Agindu honetan aipatzen diren laguntzak eska ditzakete deialdian xedatzen diren baldintzak betetzen dituzten argitaletxeek. Argitaletxetzat hartuko dira soilik merkataritza izaera duten entitate pribatuak edo pertsona fisikoak, 2010 eta 2011 urteetan gutxienez bost titulu argitaratu badituzte (behintzat hiru idazlerenak). Entitate pribatuei dagokienez, euren helburuen artean liburuak argitaratzekoa izango dute. Pertsona fisikoek, berriz, alta emanda egon beharko dute jarduera ekonomikoen gaineko zergaren argitaratze-jardueren epigrafean. Ez da laguntzarik emango elkarte edo fundazioek egindako eskaeretarako.

2011. urtean 41 argitaratze-planek jaso zuten diru-laguntza; horien artean euskaraz 373 lan berri eta gazteleraz 175 lan berri daude.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan