Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Nekazaritza eta basoak kudeatzeko zerbitzuak jartzeko eta nekazari gazteak instalatzeko laguntzen deialdia (2012-06-12(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko ekainak 12

Agindua: Honen bidez, 2012. urterako, kudeaketa-, ordezkapen-eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzen deialdia egiten da, eta nekazari gazteek ustiategiak jar ditzaten, laguntza nazional osagarrira zuzendutako baliabideen guztizko kopurua argitaratzen da.

Jaurlaritzaren Kontseiluak onespena eman dio Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako eta basogintzako ustiategien kudeaketa, ordezkapen eta aholkularitza zerbitzuak ezartzeko laguntzen 2012ko deialdiaren aginduari. Onespen horren bidez, nekazari gazteek ustiategiak jartzeko nazio laguntza osagarriaren zenbateko osoa jendaurrean jarri zen. Laguntza lerro biek 581.064 euro batzen dute.

Jaurlaritzaren Kontseiluak onespena eman dio Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren eta basogintzako ustiategien kudeaketa, ordezkapen eta aholkularitza zerbitzuak ezartzeko laguntzen deialdiaren aginduari. Zenbatekoa 86.064 euro da. Horietatik, 30.983 euro LGENF landa garapenerako Europako funtsaren kargurakoak dira eta 55.080 euro, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura.

Dirulaguntza horien xedea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazariek eta baso-langileek beren ustiategiak egokitu, hobetu eta kudeatzeko erraztasuna izatea da kudeaketa zentroen bidez, eta ustiategi horien errendimendu orokorra handitzen laguntzea.

Diruz lagunduko diren egitasmo edo ekintzen artean honako hauek daude: ustiategiak modernizatzea eta hobekuntza teknikoa, nekazarien eta nekazaritzako langileen erretiro aurreratua; aholkularitza zerbitzuak erabiltzea; ura kudeatzea; azpiegiturak hobetzea; mendiko guneetan edo mendikoak ez direnetan naturaren zailtasunak konpentsatzea; edo nekazaritzako elikagaien zailtasunak konpentsatzea.

Beste alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetan, 495.000 euroko zuzkidura dago aurreikusita nekazari gazteen instalazioentzako laguntza nazional osagarri gisa, ustiategi berriak sortu ahal izateko edo lehendik daudenetan belaunaldi arteko ordezkatzea errazteko, honako hauen bidez: prestakuntza-prozesuak, bideragarritasun-ikerketak, monitorizazioa eta ekimen horien tutorizazioa.

495.000 euroko kopurutik, 330.000 euro 2012ko kredituen konturakoak dira, eta 165.000 euro 2013ko konpromiso-kredituen konturakoak.


Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan