Berriak Kultura
Eu

Kultura Sailak udalei epe bat eman die haur eta gazteen artean irakurketa eta udal liburutegi zerbitzuen erabilera sustatzeko diru-laguntzak eska ditzaten (2012-06-12(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko ekainak 12

Ebazpena, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-zerbitzuen erabilera sustatzeko asmoarekin egindako jardueretarako diru-laguntzak emateko dena.

Gobernu Kontseiluak gaur Kultura Sailburuaren ondoko Agindua onetsi du: haurrek eta gazteek irakur dezaten eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean diren liburutegi publikoen zerbitzuak erabil ditzaten sustatzeko diru-laguntzen deialdia egin eta diru-laguntza horiek arautu dituena.

Programa horren zenbatekoa osoa 176.616 eurokoa da eta liburutegi publikoa/ak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalak aurkez daitezke, baita eskumena duten edo gai horretan funtzioak esleituta dituzten Toki Erakundeak ere, betiere liburutegi horiek Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuta badaude edo sartzeko eskaera egin badute.

Diru-laguntza jaso daiteke 2012an egiten diren jarduera guztiengatik, baina jarduera horiek haurren eta gazteen artean irakurketa eta udal liburutegien zerbitzuen erabilera sustatzeko helburu izan beharko dute:
a) Profesionalen berariazko prestakuntza.
b) Haurren edo eta gazteen irakurketako jarduera osagarriak
c) Haurrentzako edo eta gazteentzako liburuen erakusketa bibliografikoak, solasaldiak, etab.
d) Haurrentzako edo eta gazteentzako literatura lehiaketak antolatzea.
e) Haurrak eta gazteak liburuengana edo liburutegietara erakartzeko kanpainak.

Diru-laguntza jardueren aurrekontuaren % 75koa izango da gehien jota (baina ezingo du inoiz 30.100 euro baino gehiagokoa izan), eta ezingo dira diru-laguntza horietaz baliatu gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzen ez dutenak; gainera, euskararen erabilera kontutan izango da.

Laguntza horien bidez, haur eta gazteen artean irakurketarako zaletasuna sustatu nahi da, baita liburutegi publikoen erabilera eta euskarazko irakurketa sustatzea ere; horretarako, jendea erakartzeko moduko programak egingo dira, adibidez, ipuin kontalariak, literatura solasaldiak, erakusketak, lehiaketak edo tailerrak. 2011n guztira 154 eskaera egin ziren; Arabak 22.877 euro jaso zituen (% 11,40), Gipuzkoak 82.562 euro (% 41,14) eta Bizkaiak (% 47,46).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan