Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Euskadik eta Galesek Europar Batasunak finantzatutako garapen jasangarrirako proiektuak partekatzea ikertuko dute

2012.eko ekainak 18

Euskadik eta Galesek, bata zein bestearentzat interesekoak izan daitezkeen ekonomia eta enplegu berdearekin zerikusia duten garapen jasangarrirako proiektuak bultzatzeko aukera eztabaidatuko dute Rio+20 Gailurrean. Proiektu horiek Europar Batasuneko finantzazioa izango lukete.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, Pilar Unzalu,  eta IHOBEko zuzendari nagusia, Fernando Barrenechea, Galeseko Ingurumen ministroarekin, John Griffiths-ekin elkartu dira Rio de Janeiron (Brasil) herrialde horietan bultzatzen ari diren ingurumen politiketaz hitz egiteko eta proiektuak trukatzeko.

Pilar Unzaluren proposamenari jarraituz, Euskadik eta Galesek “oro har, garapen jasangarrirako proiektuak elkarrekin egiteko ikertzea eta, sektore zehatzetan, mugikortasunean; eraikuntza jasangarrian; ekonomian eta enplegu berdean; edota herritarren parte hartzean” Europar Batasunaren finantzazioa izango luketen proiektu komunak bultzatzeko atea ireki dute.

Zentzu horretan, Galeseko ministroak, Garapen Jasangarrirako Legearen garapenean lanean ari direnez, Eusko Jaurlaritzak Garapen Jasangarrirako Estrategia, hau da, EcoEuskadi 2020 prozesua garatzeko bultzatu duen partehartze prozesuaz galdetu du. Interes handia erakutsi du 5.000 lagunek baino gehiagok parte hartu duen prozesu bat aurrera nola eraman den ezagutzeko.

Pilar Unzaluk Galeseko delegaziokoei adierazi dien moduan, EcoEuskadi 2020 “behetik gora” egindako estrategia da, helburuen lorpena neurtzeko adierazleak dituena. Era berean, instituzio, erakunde eta sektore ezberdin guztien partehartzearen bitartez eraiki den herri estrategia dela azpimarratu dio Griffith ministroari.

Brasilen egiten ari den Rio+20 garapen jasangarrirako gailurrean Euskal Autonomi Erkidegoak duen delegazioaren buru da Pilar unzalu sailburua.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu