Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

AMEEren arabera, 2011. urtean gehitu egin dira klinika zerbitzuko auzitegiko medikuntzako espedienteak, eta gutxitu auzitegi patologiako zerbitzuko autopsiak eta nekropsi azterketak

2012.eko ekainak 18

Justiziako sailburuorde Maria Victoria Cintok eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen zuzendari Carlos Cuberok gaur aurkeztu dute Erakundearen 2011ko Memoria. Justizia Administrazioak eskatuta, auzitegiko medikuntzako peritu-txostenak egitea da erakunde horren eginkizun nagusia

Erakundearen egitura eta funtzionamendua arautuko duen Dekretua argitaratzea, eta Multimedia Espediente Bakarra ezartzea dira AMEEren aurtengo helburuak

Justiziako sailburuorde Maria Victoria Cintok eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen (AMEE) zuzendari Carlos Cuberok gaur aurkeztu dituzte EAEko epaile, magistratu, auzitegi eta fiskalen organo teknikoa den Erakundearen 2011ko Memoriaren ondorioak. Justizia Administrazioak eskatuta, auzitegiko medikuntzako peritu-txostenak egitea da erakunde horren eginkizun nagusia. Oro har, ekintza biolento baten ondorioz gertatutako lesioak -fisikoak nahiz psikikoak- auzitegiko medikuek aztertu eta baloratu behar dituzte. Delitua egin izanagatik akusatutakoen egozgarritasun-maila ere aztertzen da, eta bide zibilean, gaitasun-mailak zehaztu, tratamendua jarraitzeko borondatez kontra psikiatrikora eraman beharraren premia ebaluatu edota inoren kargura ez dauden adingabeen adina zehaztu.

2011. urtean Klinika Zerbitzuko auzitegiko medikuen espediente-kopurua (arrazoia edozein dela ere, prozedura judizialetan sartuta dauden pertsonei buruzko peritazioak, hauek baitira kopuruz AMEEren jarduera nagusia) hasi egin da aurreko urtearekin alderatuta (23.083tik 28.284ra). Hain zuzen ere, lan-istripuengatiko espedienteak %29,23 gehitu dira (130etik 168ra), trafikoko istripuengatikoak %19,53 igo dira (4.942tik 5.907ra) eta eraso arruten ondoriozko lesioak %24,87 hasi dira (9.154tik 11.431ra).

Eraso sexualengatiko espedienteak ere hasi egin dira %42,31 (208tik 296ra). Inoren kargura ez dauden adingabeen adina zehazteko azterketak, ordea, jaitsi egin dira %4,03 (273tik 262ra). Genero-indarkeriari dagokionez, hasi egin da espedienteen kopurua, %54,44, hain zuzen (810etik 1.251era), eta etxeko indarkeriaren ingurukoak %110, 92 (238tik 502ra).

Espediente psikiatrikoek ere gora egin dute nabarmen (%16,25). Gaixotasunean edo buru-nahaste kasuetan egozgarritasun-maila zehazteko espedienteen kopurua jaitsi egin da %1,59, baina toxikomanian edo toxikoekiko mendetasun kasuetan egozgarritasun-maila zehazteko espedienteak %18,57 igo dira.

Atxilotu inkomunikatuen espedienteak %79,75 jaitsi direla azpimarratu behar da.

Bestalde, auzitegi patologiako zerbitzuetan (heriotzaren kausak eta moduak aztertzea dagokie, gertatutakoak berreraikitzeko) autopsiak eta azterketa nekropsikoak jaitsi egin ziren %6, 47 (943tik 882ra).

Heriotza bortitzengatiko autopsiak %5,59 igo dira (447tik 472ra). Bortxazko heriotza gisa sailkatutakoen artean, ezberdinduko egingo ditugu, batetik, erailketak (%45,45) eta suizidioak (%42,06 igo dira) eta, bestetik, lan-istripuetan gertatutakoak (%35 jaitsi dira), trafiko-istripuetan gertatutakoak (%2,63 jaitsi dira) eta ustekabeko istripuen ondoriozkoak (%7,76 jaitsi dira).

Aldiz, 2011ko Memorian jasotakoaren arabera, jaitsi egin da heriotza naturalen ondoren egindako autopsiak eta azterketa nekropsikoak. Esku hartze horietarako giza baliabideak eta baliabide materialak erabiltzen dira lege-medikuntzako interesik edo interes judizialik ez daukaten ikerketetarako, familientzat eragozpena baino ez dakarrelarik. Kopuru-gutxitze horretan badu nolabaiteko zerikusia AMEEk eta Osakidetzak 2011ko otsailean izenpetutako lankidetza-akordioak, heriotza kasuetan jarduketak koordinatzeko akordioak, alegia.

Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundea 2001eko urrian sortu eta 2002ko urtarrilean jarri zen martxan. Bilbon du egoitza nagusia eta hiru azpizuzendaritzatan dago egituratua, bana probintzia bakoitzean. Azpizuzendaritza bakoitzean bi zerbitzu daude: Auzitegiko Klinika Zerbitzua (Psikiatria, Klinika Orokorra eta Traumatologia) eta Auzitegi Patologiako Zerbitzua. Psikiatriako hiru atalek daukate Genero-indarkeria eta familia barruko indarkeriaren balioespen integraleko unitatea. Laborategiko Zerbitzua AMEEren Zuzendaritzaren menpe dago zuzenean. Kimika-Toxikologia eta Analisi Klinikoen Atala dauka, non alkoholak, drogak, psikofarmakoak, metalak, eta abar aztertzen diren. Analisi-emaitzak balioetsi eta peritu-txostenaren izaera duten irizpenak ematen dira. Apurka-apurka areagotzen joan da identifikatu eta kuantifikatu egiten diren substantzien kopurua, eta aurtengo ekitaldirako finkatutako xedea gaur egun erabiltzen diren psikofarmako guztietara iristea da.

Era berean, hiru azpizuzendaritzatan Guardiako Zerbitzuak daude. 24 orduko txandatan auzitegiko bederatzi medikuk jarduten dute bertan. Auzitegietako larrialdien ardura dute, honako hauek besteak beste: hilotza altxatzea gertatutako lekuan bertan, erasoak, etxeko tratu txarrak, etxe barruko indarkeria edota sexu-indarkeria jasan duten biktimen azterketa medikuak, eta atxilotuari laguntza.

Gaur egun, 119 profesionalek osatzen dute AMEEren langileria, funtzionarioak zein lan-kontratupekoak. Horietatik, 55 auzitegiko medikuak dira, baina atal eta zerbitzu bakoitzean beste espezialitate batzuetako mediku espezialistek ere jarduten dute: Anatomopatologoak, kimikariak, psikologoak, gizarte-langileak... Gaur egun, erabat garatua eta kontsolidatua dago Anatomia Patologikoaren arloa, hilotzen ehun guztien azterketa histopatologikoa (mikroskopikoa) egiteko, alegia. Zenbaitetan, inmumo histokimika bezalako teknika bereziak ere erabili izan dira.

AMEEk hitzarmenak ditu Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU), Euskal Osasun Zerbitzuarekin (Osakidetza) eta Toxikologia eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionalarekin, auzitegietako laborategietan prestakuntza-, ikerketa- eta kalitate-jarduketak burutzeko. 2012ko helburuei begira, Erakundearen egitura eta funtzionamendua arautuko duen Dekretu berria argitaratzea dago, sistema eta lan-metodo guztiak informatizatzea Multimedia Espediente Bakarra ezarrita, eta AMEEren Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordea izendatzea. Egiteke geratuko da AMEEko Irakaskuntza Unitatea sortzea.

Eusko Jaurlaritzaren Bulego Judizialaren eta Fiskalaren Zuzendaritzak duela gutxi argitaratu du, halaber, Bizkaian egindako sexu-eraso eta abusuei buruzko monografia. "Sexu-erasoak eta abusuak Bizkaian. Biktimak. 2009-2010 biurtekoa" da ikerketa-lan horren izenburua eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen Bizkaiko Azpizuzendaritzako auzitegi-medikuak diren Guillermo Portero Lazcano, Ana Eugenia Abasolo Tellería, María Luisa de Francisco Maíz, Ainara Sudupe Moreno eta Ana Hidalgo Ocañak egindakoa da.

Iruzkin bat
  • 2012.eko urriak 28

    Sugerencia constructiva: en el video no se escucha a los que realizan las preguntas. Supongo que habrá alguna soluccion tecnica para que algun microfono direccional enfocado hacian el publico del auditorio recoja el audio de las preguntas.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Cubero