Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Sestao Berri, alokairuan bitartekari aritzeko ASAP programarako homologaturiko lehen erakundea

2012.eko ekainak 15

Sestao Berri, Sestaoko udalerriko gizarte eta hirigintza biziberriztapenerako sozietatea izan da ASAP (Alokairu Segurua Arrazoizko Prezioa) programa berriaren laguntzaile sarean homologaturiko lehen erakundea. Mario Yoldik, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Plangintza eta Prozesu Operatiboetako zuzendariak, Josu Bergarak, Sestaoko alkateak eta Luis Carlos Delgadok Sestao Berriko gerenteak aurkeztu dute datozen bi urteetan Euskadin 3.000 etxebizitza huts mobilizatzeko helburua duen programa.

Eusko Jaurlaritzako proposamen berri honetan egingo duen lana jabeen eta errentadunen arteko bitartekari lana izango da. Aseguru baten bitartez, jabeei errentak hilero kobratzea eta gerta daitezkeen kalteen konponketa bermatuko dizkie. Etxebizitzetako errentadunei dagokienez, berriz, urteko diru-sarrera gordinen %30etik gorakoa izango ez den hileroko errenta eskainiko zaie. Sestaon, programa horren barruan sartzen diren etxebizitzetarako gehieneko errenta 550 eurokoa izango da.

Bere hitzaldian, Mario Yoldik, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Plangintza eta Prozesu Operatiboetako zuzendariak bere poza agertu du Sestao Berriren homologazioarengatik, eta programa honek duen garrantzia azpimarratu du, izan ere, etxebizitza alorrean "merkatu berria sortzea" eragingo baitu. Horrela, programaren laguntzaile sarea datozen asteetan asko hasiko dela uste duela adierazi du, erakunde publikoekin eta pribatuekin. Horrez gain, datorren astetik aurrera, Eusko Jaurlaritza bera, eskariak jasotzeko prest egongo dela ere azpimarratu nahi izan du, Alokabide sozietate publikoa ere agente laguntzaile gisa homologaturik egongo baita.

Etxebizitza alorrean lan egiten duten sozietate publiko guztiek programarekin bat egitea espero du Yoldik, hori oso garrantzitsua izango delako alokairua sustatzeko eta etxebizitza hutsen merkatua mugitzeko.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                    

Josu Bergarak, Sestaoko alkateak, deia egin die udalerriko biztanle guztiei, programa horretan parte har dezaten, izan ere, egungo egoera ekonomikoan, etxebizitza hutsak izatea "benetako luxua" baita. Eusko Jaurlaritzak dituen estatistikak kontuan izanik, Sestaoko etxebizitza huts kopurua 200 eta 600 artekoa da.                                                                                                                                                                                                                                                      

ASAP programako agente sareko erakunde homologatu gisa, Sestao Berrik, Sestaoko Udalarekin elkarlanean, udalerriko etxebizitza libreak eskuratzeko eta programa honetan sartu ahal izateko egingo du lan datozen hilabeteetan. Izapideak hasi eta gero, Sestao Berrik etxebizitza bat errentadunari esleitzeko proposamena jasoko du Etxebideren eskutik, eta errentamendu kontratuen sinaduran bitartekari gisa arituko da. Horrez gain, kontratuek irauten duten bitartean etxebizitzak behar bezala zaintzen direla zainduko du. Luis Carlos Delgadok, Sestao Berriko gerenteak gogoratu duenez, homologazioa "beste pauso bat da" Sestao Berriren Plan Estrategikoaren helburuak betetzeko. Helburu horien artean Sestaoko biztanleei etxebizitza eskuratzeko lana errazteapubliko horrek Sestaoko biztanle guztiei eskainiko dien lehen zerbitzua izango dela ere gogoratu du.

ASAP programa berria, urtean 7.000 eta 39.000 euro arteko errenta ponderatuak dituzten familiei dago zabalik, eta etxebizitza eskatzaile guztiek Etxebiden inskribaturik egon beharko dute.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Josu Bergara, alcalde de Sestao, Luis Carlos Delgado, gerente de Sestao Berri