Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Eusko Jaurlaritzak, 2011ra bitartean, 7,2 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu ardoa sustatzera

2010.eko otsailak 09

Gasteiz, otsailak 9.- Eusko Jaurlaritzak, 2008 eta 2011 bitartean, gutxienez 7.204.989 euro bideratuko ditu, gure mugen barruan eta hortik kanpo ardoa sustatzeko diru-laguntzetara. Orain arte, 626 dira laguntza horiek jaso dituzten enpresak. Laguntzak hainbat programaren bidez ematen dira, baina bai laguntza-kopurua eta bai diru-laguntzen zenbatekoa handiagoa izango da, oraindik ez baitira erregistratu 2010 eta 2011rako eskaerak.

Datu horiek atzo aurkeztu zituen Gasteizen, Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak antolatutako topaketa batean. Bertan, Rafael del Rey Ardoaren Merkatuaren Espainiako Behatokiaren zuzendariak merkatu horren egoeraren eta joeren gaineko diagnostiko bat egin zuen.

Topaketa horretan, Arabako upategi ospetsuen eta kooperatiben hogeita hamar ordezkari inguru egon ziren, eta Arabako Txakolina Jatorrizko Deituraren eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen ordezkariak ere bai. Bai sailburuak eta bai Jon Azkue Elikagaien Industriako sailburuordeak, biek agurtu zituzten bertaratutako sektorearen ordezkariak. Jardunaldia gobernuaren egoitzan egin zen.

Amaia Barrena Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariak adierazi zuenez, Eusko Jaurlaritzak EAEko mahastizaintza eta ardogintza enpresei sustapen-ekintzetan laguntzen jarraitzeko asmoa dauka: besteak beste, diru-laguntzen bidez, hitzarmenak eginez, azoketara joateko edo sustapenerako materiala editatzeko laguntza emanez.

Halaber, Ardoaren Batzorde Aholku-emailea sortu dela jakinaraz zuen. Batzorde horretan, sektoreko hainbat eragilek ideiak emango dituzte, eta ardoaren sektorean zer behar dituzten eta elkarrekin zer estrategia erabili behar duten esango diote administrazioari.

Barrenak gogorarazi egin zuen Elikagaien Industria eta Kalitatearen Plan Estrategikoan Sustapen Plan bat proposatzen ari direla, eta aurki egongo dela eskuragarri sailaren web orrian, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako sustapen-ekintzen gaineko informazioarekin batera.

Prestakuntza-jarduerak eta sustapenerako eta I+G+B-rako ekimen berriak ere bultzatuko dira, Elikagaien Klusterrean, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzaren laguntzaz.

Barrena azaldu zuenez, 2008 eta 2009an guztira egindako ekintzekin -eta Mahastizaintza eta Ardogintzaren Merkatu Antolakunde Bateratuan orain arte 2010 eta 2011rako aurreikusten direnekin (Ardoaren MABa)- sustapenera 14,6 milioi euro inguru bideratuko dira. Diru-laguntzetan 7,2 milioi eman dira edo emango direla aurreikusten da. Nabarmentzekoa da ardoaren MABa sustatzeko programa. Programa horretan, enpresek 8,7 milioi euroko gastua egin dute, eta % 50 Europako funtsekin ordaindu da.

Programa

Enpresa kop.

Gastua

Diru-laguntza

LEHIATU

59

861.651,70

375.000,94

Ardoaren MABa

50

8.691.735,60

4.345.867,81

AEUErekiko hitzarmena

250

550.000,00

250.000,00

ERRIOXAKO JDKArekiko hitzarmena

2

1.000.000,00

204.500,00

Estatuko azokak

90

890.275,00

602.120,63

Atzerriko azokak

60

495.000,00

346.500,00

Zuzeneko eta alderantzizko misioak

95

467.142,86

327.000,00

Publizitatea eta katalogoak

0

49.000,00

49.000,00

Babesak

20

1.150.000,00

230.000,00

Sustapena UK eta Alemanian

0

475.000,00

475.000,00

GUZTIRA

          626  

      14.629.805  

      7.204.989  

* MABan ageri den zifran 2010 eta 2011eko datuak daude sartuta. Izan ere, aurkeztutako egitasmo-proposamen batzuk hiru urtekoak dira, eta 2009an onartu ziren. Hori dela eta, zifra horrek goraka egingo du, eskaera berriak erregistratu ahala.

Rafael del Reyk, berriz, Ardoaren Behatokia aurkeztu zuen. Behatokiaren helburua sektoreari informazio garrantzitsua ematea da: nazioko eta nazioarteko merkatuen gainekoa eta merkatuko gustuen eta eskaeren gainekoa.

Espainiako ardoak kanpoan gehiago sustatzearen alde egin du Behatokiaren zuzendariak, munduan lehenetakoak baitira. Eta ohartarazi du MABa eraldatzeak eta diru-laguntzak murrizteak ekoizleak merkatu guztietako salmenten menpekoago izatea dakarrela.

Merkatuetan ez dagoela egonkortasunik azaldu du, eta Espainian kontsumoa ez doala goraka, ezta ostalaritzan ere. Balio-katea eraginkorrago bihurtzearen alde egin du: jatorrizko salneurrietatik hasi eta merkaturatzeko unera arte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu