qrcode

Susana García Chueca: “Urtean 300 milioi euro baino gehiago inbertitzen ditugu tren- eta tranbia-zerbitzuaren funtzionamendu egokirako”

2026-05-29
  • Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak “euskal trenbide-sarea eta material mugikorra kontserbatzeko eta hobetzeko etengabeko berrikuspen- eta mantentze-lana” nabarmendu du
  • BIA Klima 2.0 Forumeko hiri-berroneratzeari buruzko jardunaldian, azpiegituren eraikuntza eta kudeaketa defendatu ditu, eta “onura kolektiboaren alde” egin du, “desparekotasun gutxiago eta aukera gehiago izango dituen” gizarte bat lortzeko bidean aurrera egiteko

Mugikortasun Jasangarriaren sailburu Susana García Chuecak garraio publikoko azpiegiturek eta zerbitzuek lurraldearen eta gizartearen kohesio-elementu gisa duten garrantzia defendatu du. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Bilbon antolatu duen BIA Klima 2.0 Forumaren barruan hiri-berroneratzeari eskainitako jardunaldiaren hasiera-ekitaldian egin du defentsa hori. Bertan, garraio publiko kolektiboak klima-aldaketari aurre egiteko duen garrantzia azpimarratzeaz gain, garraio mota hori gizarte-berdintasunaren sortzaile eta “gure hiriek aurrean dituzten erronkei aurre egiteko tresna” dela adierazi du.

Jardunaldiaren hasiera-ekitaldian, García Chuecak garraioaren kudeaketa publikoak “bizitzeko hiri atseginagoak” lortzeko eta, aldi berean, “pertsonei hezkuntzaren, lanaren edo osasunaren eta aisiaren esparruetan aukerak hurbiltzeko” duen garrantzia azpimarratu du. Zerbitzu publikoak eraikitzeko eta kudeatzeko dugun ikuspegiaren arabera, indibidualismoaren edo onura kolektiboaren aldeko apustua egingo dugu. Hori egiten ari gara nire sailean: hiriak eraikitzen lagundu eta, aldi berean, desparekotasun gutxiago eta pertsona guztientzat —jatorria edo gizarte-egoera edozein izanik ere— aukera gehiago izango dituen gizarte bat eraikitzen lagundu”, adierazi du sailburuak.

Ildo horretan, bere sailak Euskal Trenbide Sarearen eta Euskotrenen bitartez tren- eta tranbia-zerbitzuaren funtzionamendu egokirako urtean egiten duen 300 milioi eurotik gorako inbertsioa gogorarazi du. Etengabeko berrikuspen- eta mantentze-lana, euskal trenbide-sarea eta haren material mugikorra, hau da, trenak eta tranbiak kontserbatzea eta hobetzea helburu duena”, adierazi du.

Guggenheim Museoko entzungelan eskaini duen hitzaldian, García Chuecak arkitekturako eta ingeniaritzako profesionalen lana eskertu du, “proiektuak ekarriko dituzten onura sozialen arabera ebaluatzeagatik, klima-aldaketari aurre egiteagatik, auzoak apurtu ordez lotzen dituzten azpiegiturak planifikatzeagatik eta gizarteari entzuten jakiteagatik”.

Azkenik, Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak Bizkaian gaur egun planifikatzen edo eraikitzen ari diren azpiegiturak eta trenbide-sarearen inpaktua murrizteko egiten ari diren lanak (hala nola Zornotzan, Berrizen edo Bedian trenbide-pasaguneak kentzea) aipatu ditu.

2 iruzkin
  • 2026-06-04

    Los y las habitantes de Elgoibar leemos con profunda estupefacción las declaraciones de la consejera sobre la inversión de "más de 300 millones anuales" para el buen funcionamiento del servicio ferroviario en Euskadi. La Sra. García Chueca firma que su gestión se traduce en una mejora constante del servicio y en la competitividad de nuestras infraestructuras. (JA)

    Como habitantes de Altzola, Sra. G. Cuecha, nos vemos en la obligación de preguntarle: ¿En qué realidad paralela vive su Departamento?

    Mientras usted alardea de cifras millonarias en los medios, en el barrio de Altzola, declarado área degradada desde 1999, para quien quiera molestarse en mirar el historial, la realidad es bien distinta:

    La dictadura de los 47 escalones:
    Esa es la "infraestructura" que ustedes nos brindan. Una barrera física infranqueable que condena a nuestros mayores, a las familias con carritos y a cualquier persona con movilidad reducida a no poder usar el tren con dignidad. ¿Esa es su inversión en accesibilidad?

    El abandono de la regeneración:
    Hemos visto desfilar inversiones prometidas, como la del hotel, que simplemente se desvanecieron. Altzola sigue esperando esa regeneración que ustedes venden como eslogan, pero que nunca llega a nuestros suelos.

    La supresión de la estación:
    Y para colmo, cuando llega un proyecto de variante, y se aprueba con estación, su solución no es mejorar nuestro acceso, sino eliminar la estación. Usted dice que el GV invierte millones, pero para nosotros, su inversión significa aislamiento.

    Sra. G. Chueca, la cifra de 300 millones no significan nada si no se traduce en calidad de vida real. No nos hable de "buen funcionamiento" cuando un barrio entero de Elgoibar lleva 27 años siendo tratado como una zona de segunda, o de tercera, obligándonos a subir, y a bajar, casi medio centenar de escalones para acceder a un transporte público que, teóricamente, debería ser un derecho y no un obstáculo.

    Sra. G. Chueca, le invitamos a que deje los despachos, venga a Altzola, como vino hace unos meses, y, si se atreve, suba los 47 escalones de la estación. Quizás ahí entienda por qué sus declaraciones nos resultan no solo ajenas, sino profundamente insultantes.

  • Argazkia Xaver
    2026-05-30

    Oraindik gogoan dut duela urte batzuk trena errailetik atera zela, ezponda erori zelako euri-jasen ondorioz. Gero, uste dut sarea hobetu egingo zela, igarotze-eremuan zerbait gaizki doan adierazleak detektatzeko.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak