Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Euskotrenek Urretxuko Dantzari Txiki Eguna dela eta, Urretxun eta Zumarragan autobusen ibilbidea aldatuko du

2012.eko ekainak 14

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak, datorren ekainaren 17an, igandean, Urretxun ospatuko den Dantzari Txiki Eguna dela eta, Urretxun etan Zumarragan autobusen ibilbidea aldatuko du.

Konpainiak Zumaiatik 10:35an eta 11:35an ateratzen diren zerbitzuen ibilbidea aldatuko du.

  • Zumarragako ospitalea noranzkoa

Zumarragako saihebidetik zirkulatuko du, Okendoko bidegurutzean geldialdia egingo du, saihesbidetik Ospitalerantz jarraituz.

  • Zumaia noranzkoa

Ohiko ibilbidea egingo du.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan