Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Espainiako Familia eta Komunitate Medikuntzaren Sozietatearen XXXII. Biltzarreko (semFYC) bigarren jardunaldia egin da Euskaldunaren A1 Aretoan

2012.eko ekainak 14

Bilbo aste honetan osasunaren hiriburu bihurtu da, atzotik bihar arte Bizkaiko hiriburuan biltzar horri egiten ari baita. Aurten, ‘Igo zaitez’ lelopean, Biltzarrak jardunaldiak gaixo kronikoen arreta, frogetan oinarritutako medikuntza eta teknologia berriek medikuaren eta gaixoaren arteko harremanean duten papera ditu ardatz gisa.

Gaur goizean, lau eztabaida egin dira Biltzar eta Musika Jauregiko A1 Aretoan. Lehenengoan, ‘Umeak Oinarrizko Arretan; familia-medikuaren lana al dira?’ izenburukoan, Manuel Sarmiento Cruz Familia eta Komunitate Medikuntzaren arloko espezialista moderatzaile gisa aritu da. Hizlariak Osatzenen Zuzendaritza Batzordeko kidea, Iñaki Martínez Nimatuj, eta Espainiako Oinarrizko Arretako Pediatria Elkarteko burua, Begoña Domínguez Aurrecoechea, izan dira.

Jarraian, ‘Gaixoaren autonomia: teoriatik errealitatera’ gaia jorratu da. Andrés López Romero Osasun Zuzenbidean aditua izan da eztabaidaren moderatzailea, eta bertan, Jesús González Cajal psikiatrak eta Soledad Holgado Catalán Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialistak parte hartu dute.

Ordu erdiko atsedenaldiaren ondoren, ‘Biltzar eredua’ri buruz eztabaidatu dute. Familia Medikuntzaren arloko beste bi adituk, Miguel Ángel Hernández Rodríguezek eta Roser Marquet Palomer-ek, gaiaren inguruan dituzten iritziak azaldu dituzte, eta Albert Planes Magrinyà aritu da moderatzaile gisa.

Biltzarraren bigarren eguna A1 aretoan bukatu da, ‘Kronikotasunaren arretaren erronka: Oinarrizko Arretaren paperaren inguruko elkarrizketa’ izenburuko eztabaidarekin. Rafael Bengoa Osasun eta Kontsumo sailburua bertan izan da, baita Enrique Cimas Hernando semFYCen arnasketa-taldeko kidea ere. Pedro Valdés Larrañaga izan da moderatzailea.

3 iruzkin
  • @rosermarquet
    2012.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    @enriquegavilan Puedes verlo en http://t.co/vhvaVsoa. Dime q te parece. Mi madre dice q hablo demasiado claro.

  • @rafarotaeche
    2012.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @rosermarquet: http://t.co/vhvaVsoa
    #BIsemfyc Debate sobre el modelo de congreso o del modelo de sociedad que nos gustaria tener?

  • @rosermarquet
    2012.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/vhvaVsoa
    #BIsemfyc Debate sobre el modelo de congreso o del modelo de sociedad que nos gustaria tener?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafael Bengoa