Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskadiko jazz-jaialdiek eta Eusko Jaurlaritzak Fernando Trueba, Chano Domínguez, Diego Manrique eta Iñaki Gabilondo sarituko dituzte Madrilgo aurkezpenean

2012.eko ekainak 14

Eusko Jaurlaritzaren Turismo Zuzendaritzak Madrilen aurkeztuko ditu Gasteiz, Donostia eta Getxoko jazz-jaialdiak, Euskadi jazzaren arloan estatuko erreferentzia gisa agertzeko.

Gaur gaueko sarituek jazza eta Euskadiko jazz-jaialdiak babestu dituzte eta Euskadi helmuga turistiko gisa bultzatu dute komunikazioaren, musikaren eta arteen esparruan. 

Ekitaldi honetan Senén González sukaldariaren sorkuntza gastronomikoak dastatu ahal izango dira.

Gaur gauean aurkeztuko da, SGAEren egoitzan, Euskadiko jazz-jaialdiek musikazale ororen gozamenerako prestatu duten eskaintza zabala eta kalitatezkoa. 2011n lehenengoz egin zen sari-banaketari eutsiz, aurten ere beste lau pertsonak aintzatespena jasoko dute jazza babestu eta hedatzen egindako lanagatik.

Chano Domínguez piano-jotzaileak Getxo Jazz Jaialdiaren eskutik jasoko du saria; Diego Manrique kazetariak, Gasteizko Jazzaldiaren eskutik; eta Fernando Truebak, jazzari zinematik egindako ekarpenagatik, Donostiako Heineken Jazzaldiaren eskutik. Eusko Jaurlaritzaren Turismoko zuzendari Isabel Muelak emango dio saria Iñaki Gabilondori, Euskadi helmuga turistiko gisa sustatzen eta bere ibilbide profesional guztian zehar euskal kultura ezagutzera ematen egindako lana eskertzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Turismoko zuzendari Isabel Muelaz gain,  Euskadiko hiru jazz-jaialdietako zuzendariek ere -Iñaki Saitua (Getxo), Iñaki Añua (Gasteiz) eta Miguel Martín (Donostia)- parte hartuko dute ekitaldian.

Euskadiko jazz-jaialdiak urtero Madrilen aurkezten dira eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo Zuzendaritzak sutatutako esperientzia gailenetarikoak dira, hiru musika ekitaldi horiei lotutako pakete turistikoak oso garrantzitsuak baitira sektore horretarako Euskadin.

Ehun pertsona eta komunikabide baino gehiago izango dira aurkezpenean.

Ekitaldia ixteko, bertaratuek Senén González sukaldariaren sorkuntza gastronomikoak dastatzeko aukera izango dute.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 14a

2 iruzkin
  • @lacocinadesenen
    2012.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    El festival de jazz de Vitoria Gasteiz contará con las creaciones gastronómicas del cocinero Senén González.... http://t.co/BzE47QAt

  • @chanodominguez
    2012.eko ekainak 19

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Los Festivales de Jazz de Euskadi y el Gobierno Vasco premian a Fernando Trueba, Chano Domí http://t.co/xz5x5j5m

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Muela (Turismoko zuzendaria)