Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Uztailaren 3an babes ofizialeko azalera eskubideko 30 etxebizitza zozkatuko ditu Jaurlaritzak Errenterian

2012.eko ekainak 14

Etxebizitza Sailak datorren uztailaren 3an babes ofizialeko 30 etxebizitza zozkataku ditu Errenterian.

Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira: 

  • 2 etxebizitza, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak. Kupo honetan gurpil-aulkira mugatuta daudenak sartuko dira.
  •  20 etxebizitza, izen ematearen antzinatasuna 4 urtetik gorakoa dutenentzat. Antzinatasun edo aldi hori honela zenbatuko da: Etxebiden izena emateko eskariaren datatik Agindua argitaratu den egunera arte.
  •  5 etxebizitza, 25 eta 35 urte bitarteko bizikidez osaturiko bizikidetza-unitateentzat. Seme-alaben adina ez da kontuan hartuko.
  •  3 etxebizitza, gainerako eskatzaileentzat. 

Etxebiden izena emateko 2011ko azaroaren 30era arte erregistroan sarrera izan duten eskabideak hartuko dira kontuan. 

2010. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 9.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun urria duten ezgaituak edo ezgaitu psikikoak izanez gero, aski izango da 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea. 

Etorkizuneko titularretakoren batek erroldaturik egon beharko du Errenterian. 

Itxaron-zerrenda agortuz gero, esleitu gabe geratzen diren etxebizitzak, dagokion lurralde ordezkariak zozketa bidez esleituko ditu araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean. Posible izango da Etxebiden izena emateko eskabideak kontuan hartuko diren azken eguna atzeratzea eta sustapenean interesa dutela adierazitako udalerriak zabaltzea. 

Zozketa egin ondoren esleitu gabeko etxebizitzak geratuko balira, dagokion Etxebizitza lurralde ordezkariak zera baimendu ahalko du: etxebizitza horiek esleitzea, dagokion araudiak ezarritako baldintzak betetzen dituen edonori.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)