Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Arriolak Etxebizitza politikak eta aurrekontuak birgaitzerantz "bideratzearen" alde egiten du

2010.eko otsailak 09

Gaur goizean, Etxebizitza eta Garraio Sailak, Etxebizitzaren aldeko Itun bat adosteko, aurreikusitako bileren programaren barruko 2. lan mahaia ospatu da

Iñaki Arriola, Etxebizitza eta Garraio sailburuak etxebizitza politikak birgaitzerantz "bideratzearen" garrantzia azpimarratu du, Euskadin eraikitzen diren etxebizitza kopuruak behera egin duela eta. Gainera, Etxebizitzaren aldeko Itunaren indarraldiari dagokionez, hasieran aurreikusitako 10 urteko epea luzatzeko aukera baloratu du. 2. lan jardunaldi honetan etxebizitzaren birgaitzea eta hiriaren eraberritzea aztertu dira.

Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuak, Etxebizitza eta Garraio Sailak bere sailaren politikak etxebizitzen birgaitzerantz eta hiriaren eraberritzerantz "bideratzeko" beharra nabarmendu du. Arriolak azaldu du erabaki hori, egun Euskadin etxebizitzen eraikuntzak eta salmentak jasan duen beherakadaren ondorioa dela. "Bultzada hori emateko garaia iritsi da", nahiz eta Arriolak zehaztu duen, erabaki horrek "ez duela esan nahi etxebizitzak eraikitzeko politika utzi egin behar denik, baizik eta biek batera bizi behar dutela".

Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuak, gaur goizean Gasteizen ospatu den Etxebizitzaren aldeko Gizarte Itunaren bigarren jardunaldiari, 'Hiriaren birgaitzea eta eraberritzea', amaiera eman dio.

Bere hitzaldian, Arriolak gogorarazi du legealdiaren hasieran sailak 12 milioitik 22ra igo zituela etxebizitzak birgaitzeko laguntzak eta hauek 20.000 etxebizitzak baliatu dituztela. "Honek erakusten du beharrezkoa dela orain arte egin diren etxebizitzari buruzko politika batzuk berriro bideratzea eta hausnartzea", adierazi du.

Sailak egingo duen politika berria "birgaitzean, eraberritzean eta berriro aprobetxatzean" oinarritzen da; neurri horiek "iraunkortasunaren" aldeko apustu batean sartzen dira eta "balioa ematen diete etxebizitzei, horien bizitza luzatzen dute eta herritarren bizi kalitatea hobetzen dute", azpimarratu du.

Etxebizitzaren aldeko Gizarte Itunaren hirugarren jardunaldia

Datorren otsailaren 16an, asteartea, Etxebizitzaren aldeko Gizarte Itunaren egutegiaren barruan, hirugarren jardunaldia egingo da. Aukeratutako lekua Innobasque-ek Zamudion duen egoitza da, eta alokairu parkea eta etxebizitza eskuragarrien stock-a aztertuko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola