Berriak Kultura
Eu

Euskadiko III. Gazte Plana

2012.eko ekainak 13

Jaurlaritzak Euskadiko III. Gazte Plana onetsi du, erakundeen arteko politiketarako esparrua da eta gizartearen parte-hartzera irekita dago

Gobernu Kontseiluak, Kultura Sailak proposatuta, Euskadiko III. Gazte Plana, 2020, onetsi du. Agiri horrek, lehendabiziko aldiz, erreferentziako esparru orokor bat finkatu du eta esparru horretan zehaztu egin da zein lehentasunezko erronkak, zein helburu estrategikok eta zein esku-hartze lerrok bideratuko duten EAEko herri administrazioek gazteen esparruan burutu beharko duten jarduera; horretarako, beharren diagnostikotik eta kontsulta fasean adostu diren beharretatik eta eskaeretatik abiatuko dira.  Esparru plan hori onetsita, euskal herri administrazio bakoitzak bere esku-hartze lerro garatu beharko ditu.

Ikuspuntu berri hau, aurreko planaren azken ebaluazioaren ondorioa da (2005ean amaitu zen aipatutako plan hori); ebaluazio horren arabera, gomendagarria da egoera berrietara egokitutako diagnostiko bat egitea eta jardueren helburuak zehaztasun handiagorekin definitzea, horrela bada, helburuen eta jarduera eremuen benetako mailaketa ezarriko da eta politika publikoetan eragina izango du planak:  osasuna, lana, etxebizitza, hezkuntza, gizarte-zerbitzuak, kultura, aisia, etab.

Horrela bada, Euskadiko III. Gazte Plan hau trasbertsala, erakundeen artekoa eta sailen artekoa izateaz gain, gizartearen parte-hatzera irekita dago eta elkarrekin egindako diagnostiko zorrotzean oinarritu da; diagnostiko horretatik abiatuta indarraldian zein lehentasunak izango diren finkatu da.

2020rako III Gazte Planak, beraz, bi esku-hartze ardatz finkatu ditu:

Emantzipazioa eta autonomia.- Gazteen bizitza proiektuetan eragina dituzten arloak gain hartuko ditu:  hezkuntza, enplegua eta etxebizitza.

Bizi kalitatea eta gizarte kohesioa.- Bizi kalitatean eragina duten zenbat arlo gain hartuko ditu:  osasuna, gizarte-ekintza, kultura, aisia, kontsumoa eta mugikortasun iraunkorra.

Arlo bakoitzari dagokionez, Planak egoeraren inguruko azterketa egin du, ondorioak eta beharrak aztertu ditu eta, ondorioz, zenbait erronka eta helburu estrategiko finkatu ditu, baita horiei dagozkien proposamenak ere; hona hemen proposamen horien laburpena:

  • Hezkuntza
  • - Gizarte eta genero desberdintasunen eragina gutxitzea.
  • - Balioekiko heziketa eta hizkuntza gaitasuna hobetzea.
  • - Mugikortasuna handitzea.
  • - Ikerketari eta espezializazio ikasketei laguntzea.
  • Lana
  • - Etengabeko prestakuntza eta bizitza osoan ikasten jarraitzeko aukerak sustatzea.
  • - Prestakuntzaren arloaren eta lan-merkatuaren arteko lotura handitzea.
  • - Lan-txertaketa hobetzea eta izaera ekintzailea sustatzea.
  • Etxebizitza
  • - Etxebizitza eskuratzeko aukerak hobetzea.
  • - Bizitegi-eredu berriak garatzeko aukera sustatzea.
  • Osasuna
  • - Osasun programen eta zerbitzuen ezagutza eta erabilera ona sustatzea.
  • - Jokaera osasungarriak gehitzea eta arrisku-jokaerak gutxitzea.
  • - Bide-istripuak gutxitzea.
  • Gizarte ekintza
  • - Gizartean baztertuak diren edo baztertuak izateko arriskua duten gazteekiko arreta hobetzea.
  • - Emakumeen eta gizonenen arteko benetako berdintasunean aurrera egitea.
  • - Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta osoa ematen saiatzea.
  • - Ondoko gaiaren inguruan sentsibilizatzea: genero-indarkeria lehen mailako arazoa dela.
  • - Jokabide bortitzen prebentzioan hobetzea.
  • Kultura
  • - Kulturara iristeko aukerak gehitzea eta kultura sormena eta ekoizpena sustatzea.
  • - Kultura ekoizpenean eta kontsumoan hizkuntza eta kultura aniztasunari erantzutea.
  • Aisia
  • - Kirol praktika sustatzea.
  • - Aisialdirako eskaintza zabaldu eta hobetzea.
  • - Aisialdiko jardueretan euskararen erabilera sustatzea.
  • Kontsumoa
  • - Kontsumo arrazional, arduratsu eta iraunkorraren ohiturak sustatzea.
  • Mugikortasun iraunkorra
  • - Ibilgailu pribatu motordunen aurrean, beste garraiobide batzuk sustatzea azpiegiturak eta ekipamenduak hobetuz.
  • - Garraiobide pribatu motordunaren aurrean, beste aukera batzuk sustatzea.
  • - Genero ikuspegitik espazio publikoaren diseinua sustatzea, mugak eta "puntu beltzak" kenduz.

 

Gogoratu beharra dago Euskadiko Gazte Planaren indarraldia amaitu zenetik, 2005eko abenduan, euskal herri administrazioek jarraitu egin dutela gazteriaren arloan ekintza positibo batzuk programatzen eta ebaluatzen, kasu batzuetan, Planaren orientabideei eta esku-hartze lerroei jarraituz eta, beste zenbait kasuetan, dagokion erakundeak egindako berariazko gazte planen jarraibideak kontuan izanik.

Hori dela-eta, beharrezkoa ikusi dugu 2020ko III. Gazte Plana onestea, Euskadin datozen urteetan egingo diren gazteen inguruko politiken ibilbide-orria baita eta, gainera, politika publikoen funtzioa hobetzeko eta areagotzeko zenbait ekintza eta neurri sartu dituelako, betiere benetako aukera-berdintasunean aurrera egin dezagun eta gazteek euren bizitza modu autonomo eta askean egiteko aukera izan dezaten lortzeko, geroko gizartearen oinarria baitira.

2 iruzkin
  • @dalberdi
    2012.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @NatxoRodriguez: Aprobado el III Plan Joven de Euskadi 2020. http://t.co/KbTTkCAT

  • @leire_cabado
    2012.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @NatxoRodriguez: Aprobado el III Plan Joven de Euskadi 2020. http://t.co/KbTTkCAT

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko