Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

UPV/EHUk titulazio propio bat sortu du enpresa arloko nazioartekotzeko prestakuntza emateko

2012.eko ekainak 13

Unibertsitateko titulazio berri honen bidez prestakuntza emango zaie 2012ko aukeraketa prozesua gainditu duten nazioartekotzeko 100 bekaduni.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak 530 beka eskaintzen ditu aurten atzerrian praktikak egiteko: nazioartekotzeko 100 beka eta 430 Global Training beka.

Eusko Jaurlaritzako nazioartekotze programako hamar bekadunetik zortzik lana aurkitzen dute sei hilabete baino gutxiagoan.

Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologi sailburuorde Juan Goicoleak eta UPV/EHUko Antolakuntza Akademikoko erretoreorde Javier Gil Goikuriak hitzarmen bat sinatu dute gaur, enpresa arloko nazioartekotzeko espezialista titulua sortzeko.

Espezialitate hau Eusko Jaurlaritzako nazioartekotzeko bekadunei zuzenduta dago, prestakuntza ikastaro bat egin dezaten atzerrira irten baino lehen. Programa honek 100 beka eskaini ditu aurten, eta ehun horiei Global Training programako 430ak gehitu behar zaizkie. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak beste erakunde batzuekin batera garatu du diplomatuentzat eta LHko titulatuentzat ere zabalik dagoen Global Training programa.

Industria Sailaren Nazioartekotzeko Beken Programa hiru fasetan egituratzen da. Lehen fasean, kanpo merkataritzako prestakuntza espezializatua lortu behar da. UPV/EHUk ematen du prestakuntza hori eta berritasun nagusia da unibertsitateak titulazio propio bat sortu duela horretarako. Bigarren fasean, egonaldi praktiko bat egingo da SPRIren kanpo sareko bulegoren batean edo antzeko besteren batean, eta azkenik, praktikaldi bat egingo da nazioartean zabalduta dauden euskal enpresetan.

Jaurlaritzak eta UPV/EHUk adierazi dute garrantzitsua dela 2012ko Nazioartekotze Beken Programan parte hartuko duten profesional hauek derrigorrezko prestakuntza teoriko eta osotua izatea, errotik ezagutu dezaten errealitate globala, kulturartekotasuna, nazioarteko merkataritzako arauak, ezarpenen arazoak, EAEko ehun ekonomikoa eta baita ere euskal erakunde eta enpresak.

Hausnarketa hori UPV/EHUren "Enpresa arloko nazioartekotzeko unibertsitate espezialista"  titulazioaren bidez gauzatzen da, etorkizuneko profesionalek bermeekin garatu dezaten beren jarduera nazioartean.

Eusko Jaurlaritzak sustatutako nazioartekotzeko bekak, atzerrian praktikaldi bat egiteko aukera eskaintzen dutenak, orain dela 25 urte jarri ziren martxan, eta 2012ko edizio honetan beka horien historiako programa handinahitsuena aurkeztu da, 530 beka eskaini baitira guztira.  Batetik, nazioartekotzeko 100 beka eskainiko dira, eta bekadun horiek izango dira gaur sinatutako hitzarmenaren bidez sortu den eta UPV/EHUk eskainiko duen titulazio berrian sartuko diren lehen ikasleak. Bestalde, 430 Global Training beka eskainiko dira. 2012an abiarazi dira lehenengoz beka horiek, eta maiatzaren 30ean ireki eta ekainaren 30ean bukatuko da izena emateko epea.

Beken eskaintza eta Enpresa arloko Nazioartekotzeko titulu espezifikoa sortzeko UPV/EHUrekin sinatutako hitzarmena 2010-2013 Enpresa Lehiakortasun Planean kokatzen dira, horixe baita Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren plan gidaria. Plan horrek dio bere helburu estrategikoetako bat dela ekonomiaren eta euskal enpresen nazioartekotzea sustatzea, beti ere nazioartekotzea prozesu integral bezala ulerturik, eta kontuan harturik ekonomia ireki baten premiei erantzungo diela, merkatura orientaturik dagoela eta produkzio-ikuspegia eta ikuspegi soziala ere barne hartzen dituela. Eta, horretarako, ildo estrategiko horiek gauzatuko dituzten giza baliabide espezializatuak behar ditugu.

Bekak eta emaitzak

Nazioartekotze Beketan izandako esperientziak frogatu du atzerrian honelako praktikak egiten dituzten gazteek ia ziurtatuta dutela beren lan etorkizuna. Hain zuzen, hamar bekadunetik zortzik sei hilabete baino gutxiagoan aurkitzen dute lana.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Nazioartekotzerako Beken Programan parte hartu duten 800 bekadunetik 500 inguru lanean ari dira gaur egun nazioartekotzearekin lotutako zereginetan.

Bilbon, 2012ko ekainaren 13an

 

8 iruzkin
  • @Nuriyuki21
    2012.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    UPV/EHUk titulazio propio bat sortu du enpresa arloko nazioartekotzeko prestakuntza emateko http://t.co/vgGSyVVT http://t.co/bfEdB6cq

  • @Nuriyuki21
    2012.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    UPV/EHUk titulazio propio bat sortu du enpresa arloko nazioartekotzeko prestakuntza emateko http://t.co/vgGSyVVT http://t.co/bfEdB6cq

  • @aitorjv
    2012.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @emprenderzitek: La UPV/EHU crea una titulación propia para formar en internacionalización empresarial via@irekia
    http://t.co/tw0Rc2C5

  • @aitorjv
    2012.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Beaz_Bizkaia: La UPV/EHU crea una titulación propia para formar en internacionalización empresarial http://t.co/Y8foRT3r http://t.co/oIhPWrJL

  • @emprenderzitek
    2012.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    La UPV/EHU crea una titulación propia para formar en internacionalización empresarial via@irekia
    http://t.co/tw0Rc2C5

  • @Beaz_Bizkaia
    2012.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    La UPV/EHU crea una titulación propia para formar en internacionalización empresarial http://t.co/Y8foRT3r http://t.co/oIhPWrJL

  • @Beaz_Bizkaia
    2012.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    La UPV/EHU crea una titulación propia para formar en internacionalización empresarial http://t.co/Y8foRT3r http://t.co/oIhPWrJL

  • @saraasensi
    2012.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    starting July!! RT @Irekia_News: La UPV/EHU crea una titulación propia para formar en internacionalización empresarial http://t.co/7nHwvM3w

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko