
Bengoak espero du "lortzen diren irtenbideak Ministeriora eta erkidegoetara iristea”
Osasun eta Kontsumo sailburuak gaur arratsaldean Espainiako Familia eta Komunitate Medikuntzaren Sozietatearen XXXII. Biltzarrari (semFYC) hasiera eman dion ekitaldian parte hartu du. Biltzarra gaurtik ostiralera egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Rochester-eko (AEB) Mayo Klinikako Víctor M. Montori endokrinologoak eman dio hasiera biltzarrari, ‘ahal bezain eragozpen gutxi eragiten duen medikuntza' izenburuko hitzaldiarekin.
Montoriren ordu erdi inguruko hitzaldiaren ostean, inaugurazio-ekitaldia egin da, eta bertan parte hartu dute Iñaki Azkunak, Bilboko alkateak; Pilar Farjasek, Osasun Ministerioko idazkari nagusiak; Rafael Graciak, Osatzen-en presidenteak; Josep Basorak, semFYCen presidenteak; eta Rafael Bengoak berak.
Espainiako Familia eta Komunitate Medikuntzaren Sozietatearen XXXII. Biltzarrak (semFYC) bihar jarraituko du. Goizean ‘Gaixo kronikoen kudeaketa eta aldagarritasuna’, ‘Gaixoaren Autonomia’ eta ‘Kronikotasunari arreta eskaintzearen erronka’ gaiak jorratuko dira. 15:30etik aurrera, jardunaldiei berriz ekingo zaie ‘Gaixo onkologikoaren arreta konpartitua’ gaiarekin.
-
2012-06-15
Comentario de Twitter:
No perderse esto! RT @rafarotaeche #BIsemfyc video conferencia inaugural completa de Victor Montori en Irekia http://t.co/ORvgTFtg -
2012-06-15
Comentario de Twitter:
RT @rafarotaeche: #BIsemfyc video conferencia inaugural completa de Victor Montori en Irekia http://t.co/v9fezxp3 -
2012-06-15
Comentario de Twitter:
#BIsemfyc video conferencia inaugural completa de Victor Montori en Irekia http://t.co/v9fezxp3