Berriak Kultura
Eu

Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtearen

2012.eko ekainak 12

'Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra' Nazioarteko Poesia Jaialdiak eta 'Maleta mexikarra' argazki-erakusketak arrakasta izan dute bildutako jendeari dagokionez, biak ere 2012 Euskadik antolaturiko ekimenak

Nazioarteko Poesia Jaialdia ostegunetik, hilak 7, atzora arte garatu da Euskadiko hiru hiriburuetako eszena-gune ezberdinetan, eta 3.500 lagun bildu ditu guztira

'Maleta mexikarra' argazki-erakusketa, bestalde, Bilboko Arte Ederren Museoan egon da otsailaren 27tik ekainaren 10era arte, eta denbora horretan 45.000 lagunek izan dute lehen aldiz Robert Capa, David Seymour "Chim" eta Gerda Taro argazkilariek Espainiako Gerra Zibilean ateratako argazkiez gozatzeko aukera

'Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra' Nazioarteko Poesia Jaialdia eta 'Maleta mexikarra' argazki-erakusketa kultura-ekimenek, biak ere 2012 Euskadik antolaturikoak, 3.500 eta 45.000 lagun bildu dituzte guztira, hurrenez hurren.

Bi ekimen hauek 'Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtearen' barnean daudenak, Eusko Jaurlalitzak antolatu dituenak Fundación 2012 Fundazioaren bidez, hurrengo datetan kulturako beste arloetan ardaztuko du bere adimena, zehazki artean eta pentsamenduan, Urdaibaiarte eta Nazioarteko Intelektualen Topaketa 'La Cultura Toma la Palabra' ekimenei esker. Gainera, ekimen ezberdinekin jarraituko du, 'Gerra eta Bakea' argazki erakusketarekin gertatzen den bezala, gaur egun Donostiako San Telmo Museoan dagoena, Gernikan egon eta gero.

Pello Gutiérrez, Fundación 2012 Fundazioaren gerente, jendea erakutsi duen erantzunarekin pozik dagoela adierazi du, eta '2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea' oraindik daukan egitaraun zehar biztanleek arreta honekin jarraituko direlaren konfiantza daukala adierazi du.

Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra' Nazioarteko Poesia Jaialdia

Nazioarteko Poesia Jaialdiak nazioarteko hogeiren bat poeta eta Espainiako eta Euskal Herriko hogeita hamarren bat poeta bildu ditu, EAEko hiru hiriburuetako 12 bat tokitan egin da eta hainbat jarduera programatu ditu, hala nola poesia-errezitaldiak eta antzezturiko emanaldi ugari, 9 poesia-kontzertu, 2 eztabaida- eta poesia-saio, kontu-kontalarien 3 saio txikienentzat eta poesia bisualeko erakusketak, besteak beste.

Jaialdiaren programazioari ekainaren 7an eta 8an eman zitzaion hasiera Donostian eta Gasteizen aldi berean, eta Bilbon jarraitu zuen ondoren asteburuan.

Askotariko hizkuntzetako eta tonuetako eta hainbat nazionalitatetako poetak, adin eta kultura desberdinetako gizon eta emakumeak, hitza, bakea eta tolerantzia maite dutenak, Euskadira etorri dira Afrikatik, Asiatik, Ipar Amerikatik, Latinoamerikatik eta Europatik 4 egun hauetan euskal poetekin elkartzeko.

Cristina Peri Rossi, Kirmen Uribe, Karen Connelly, Nguyen Quang Thieu, Luisa Etxenike, Douglas Dunn, Luis García Montero, Saadi Yousif Shihab, Jack Hirschmann, Werewere Liking, Miren Agur Meabe,Natalia Toledo, Lello Voce, Joan Margarit, Anna Crowe, José Fernández de la Sota, Ana Rossetti, Felipe Juaristi,

Pia Tafdrup, Ángela Serna, Chiranan Pitpreecha, Rafael Cadenas, Manuel Rivas, Bernardo Atxaga, Iñaki Salvador & Vaivén, Patxi Zubizarreta, Gari...

Era berean, antzerkiaren eta zinemaren munduko hainbat izen ospetsuren parte-hartzeaz gozatzeko aukera ere izan du jendeak, eta hor izan ditugu, adibidez, Aitana Sánchez Gijón, Elena Irureta, Alex Angulo, Juan Echanove, Miren Gaztañaga eta Almudena Cacho errezitatzen, baita Germán Díazen, José Luis Canalen, Kepa Junkeraren eta Luis Delgadoren musika ere.

'Maleta mexikarra' argazki erakusketa

Erakusketa hau New Yorkeko International Center of Photography (ICP) delakoak eta Fundación 2012 Fundazioak antolatu dute, "2012 Euskadi Bakea eta Askatasunaren Aldeko Kulturen Urteko" ospakizunen egitarauaren inaugurazio-ekitaldi gisa. Erakusketa honek lehen aldiz erakutsi ditu Robert Capak (Budapest, 1913-Thai-Binh, Indotxina, 1954), David Seymour "Chim"-ek (Varsovia, 1911-Suez, 1956) eta Gerda Tarok (Stuttgart, 1910-Brunete, Madril, 1937) Espainiako Gerra Zibilean ateratako argazkiak.

Negatiboz betetako 3 kutxa dira, "maleta mexikarra" izenarekin ezagutzen direnak. Kutxa horiek 1939an eman ziren galdutzat, eta 1995ean berragertu ziren Mexiko Hirian. XX. mendean berreskuratu den negatibo-sortarik garrantzitsuena da; hain zuzen ere, 165 argazki-film dira, balio dokumental izugarriko ia 4.500 argazkirekin. Aipatutako hiru erreportariak Parisen bizi izan ziren, Espainian egin zuten lan, eta euren lanak nazioarteko aldizkarietan argitaratu zituzten; horrenbestez, aro modernoko lehenengo gerra-argazkilaritzat hartzen dira. Gainera, gatazka belikoaren lekuko zuzenak izateaz gain, euren kameren objektiboen bitartez kausa errepublikanoa ere defendatu zuten, eta faxismoaren aurkako militante aktiboak izan ziren.

Fotokazetaritzaren munduan kondaira izatera heldu diren hiru pertsonaren bizitza sumatzen da, hirurak ere gazterik hil zirenak eszenatoki belikoetan: Gerda Taro, maila pertsonalean zein artistikoan Caparekin erlazionatuta egon zena, garai hartako lehenengo emakumezko fotokazetarietako bat izan zen, eta tanke batek harrapatuta hil zen Bruneten. Handik zenbait urtetara, berriz, Capak eta Chimek nazioarteko Magnum argazki-agentzia ospetsua sortu zuten. Capa, Chim eta Taro, hurrenez hurren, Hungaria, Polonia eta Alemaniako etorkin juduak ziren, eta, Parisko erbestean elkar ezagutu ostean, Espainiako gerran aukera ona ikusi zuten euren kamerekin lan egiteko, garai hartako argitalpenetako kazetaritza-kronikei erantzuna emanez eta gerrako fotokazetaritza modernoaren oinarriak finkatuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan