Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Etxean Ondo etxeko laguntza-proiektuaren emaitzak oso positiboak dira

2012.eko ekainak 11

Etxean Ondo proiektua duela urtebete inguru sortu zen Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Javier Quintas Lamorous Egoitzaren zuzendariak azaldu duen bezala, proiektuaren oinarria da “egoitzen eguneroko dinamika aldatzea. Hau da, egoitzan bizi diren pertsonek bertako zereginetan laguntzea, adibidez, janaria prestatzen, garbigailua jartzen nahiz arropa lisatzen laguntzea, hau da, eguneroko lanetan jardutea terapia gisa”. Azken helburua da adineko pertsonak beren etxean baleude bezala zaintzea. Dekorazioari dagokionez, ospitaleetako eta bestelako osasun-zentroetako ohiko estetika alde batera utzi nahi dute. Etxean Ondo proiektuaren barruko egoitzak toki atseginagoak bihurtzen dira bertan bizi direnentzat.

Lamorous egoitza Donostiako Intxaurrondo auzoan dago, eta zazpi solairu ditu, bakoitza menpekotasun-modulu desberdin batekoa. Sistema berri honen beste nobedade bat da “bost zentzumenak landu eta sustatzen direla janariaren usainaren nahiz musikaren bitartez”.

Julián Rezola Zentroa, berriz, Antiguoko auzoan dago, Donostian. Lamorousen ez bezala, adineko pertsonak ez dira egoitzan bizi, eguneko zentro bat baita. Aipatutako zereginez gain, aire libreko jarduerak ere egiten dituzte, adibidez, lorezaintza, egoitzan ortutxo bat baitago eta egoitzako jendea baratzeaz arduratzen baitira.

Orain arte lortu diren emaitzak oso positiboak dira: “Hasiera-hasieratik ikusten da beren jarrera aldatu dela. Bistakoa da gustura daudela, irribarre egiten dute eta askoz gehiago jarduten dute beren kideekin, langileekin eta beren familiekin”, azaldu du Quintasek.

5 iruzkin
  • @inakibillos
    2012.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @alfrealday: “@BetionEJGV: “@Irekia: Etxean Ondo etxeko laguntza-proiektuaren emaitzak oso positiboak dira. http://t.co/z6gBzoGp””

  • @alfrealday
    2012.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    “@BetionEJGV: Los resultados del proyecto piloto de asistencia domiciliaria Etxean Ondo son altamente satisfactorios. http://t.co/P1iEE5d0

  • @BetionEJGV
    2012.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    “@Irekia: Los resultados del proyecto piloto de asistencia domiciliaria Etxean Ondo son altamente satisfactorios. http://t.co/5UP0GKsB

  • @alfrealday
    2012.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    “@BetionEJGV: “@Irekia: Etxean Ondo etxeko laguntza-proiektuaren emaitzak oso positiboak dira. http://t.co/z6gBzoGp””

  • @BetionEJGV
    2012.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    “@Irekia: Etxean Ondo etxeko laguntza-proiektuaren emaitzak oso positiboak dira. http://t.co/bPQxei5i

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Quintas, director de la Residencia Lamorous