Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren ustez, Espainiaren erreskatea “ez da albiste ona”

2012.eko ekainak 11

Lehendakariak onartu du finantza-sistema salbatu egin behar dela espainiar bankuak saneatzeko, “baina azken helburua ez baldin bada ekonomiari, enpresei eta familiari laguntzea, ez du ezertarako balioko”, esan du. Lehendakariak adierazpen horiek egin ditu Bizkaian Gurutzetako ospitaleko Neurokirurgia eta Erraki Medularreko bloke kirurgikoa bisitatu aurretik. Lehendakariak esan duenez, Eusko Jaurlaritza egungo egoera “zaila” ikusirik “laguntzeko” prest dago, “baina, horretarako, gardentasuna nahitaezkoa da”, gailendu du.  Lópezek Gobernu zentralari exijitu dio Europari laguntza “zergatik, nola eta zertarako” eskatu zaion argitzeko. Horren harira, lehendakariak Mariano Rajoyren gobernuari eskatu dio “gertatu dena inolako informaziorik ezkutatu gabe” azal dezala, eta “erantzukizunak analiza ditzala, bankuen krisia ezin baitute langileek eta erdi mailako klaseek ordaindu, baina horiek dira kaltetu nagusiak”.

Bere esku-hartzean, Jaurlaritzaren buruak adierazi du Europak Espainiari emango dizkion laguntzek “gardenak” izan behar dutela, “zer emango dioten eta zergatik emango dioten jakin behar da. Diru publikoak kontrol publikoa izan behar du”, erantsi du. Horrez gain, lehendakariak ziurtatu duenez, finantzaketa behar duten erakundeentzako laguntzek “ez dute beren jarduera modu kaudimentsuan kudeatzen jakin duten erakundeentzat zigor bat izan behar”, Kutxabanken kasua horren adibide da.

Lópezek, era berean, bankuei emango zaien ezohiko laguntzak enpresei eta familiei ere lagundu behar diela esan du. Azkenik, bankuei emango zaien laguntzak “baldintzak izan behar dituela” ere adierazi du. Beraren ustez, “finantza-erakundeei kaudimena emateko eta hornitzeko balio behar du; baina, batez ere, benetako ekonomia suspertzeko balio behar du. Enpresentzako eta familientzako kredituen iturria ireki behar dute”, azaldu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria