Berriak Lehendakaritza
Eu

Osasunean inbertitzeak, aurreztea suposatzen duela dio Lehendakariak

2012.eko ekainak 11

Patxi López lehendakariak Gurutzetako Ospitaleko bloke kirurgiko berri bat inauguratu du gaur. Lópezen hitzetan, “inbertsio garrantzitsua egin dugu hemen baina, aurrezteak sortuko dituen inbertsioa”.

Gurutzetako ospitalean egindako bisitan, lehendakariak zera esan du inaugurazioaren inguruan: “Hau da beste batzuek egiten dituzten murrizketen aurrean, guk hartzen dugun bidea. Gure Ongizate Estatuaren etorkizuna ez dugu murrizketen bitartez bermatuko. Alderantziz. Produktibitatean, eraginkortasunean, iraunkortasunean apustua egin behar dugu, gure zerbitzu publikoen kalitatea ziurtatzeko”.

Kirurgia Eremu berriaren goi mailako teknologiak Europako zentro asistentzial aurreratuenen parean kokatu du Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea neurozientzietako kirurgia arloan. Ekipamendu berria neurozientziak bultzatzeko plan baten barruan txertatzen da, asistentzia alorrean bikaintasuna lortzea helburu duena. Planak aurreikusten du batetik, konplexutasun handiko baliabide teknologikoak eskuratzea (esaterako, oraingo ebakuntza gela biak, operazio barneko Erresonantzia Magnetiko, OTA eta Nabigazio Digitaleko Sistema Integratuez horniturik); eta bestetik, profesional sanitarioen trebakuntza, arlo horretan erreferenteak diren zentroetan egonaldiak sustatuz.

Gehienbat, garuneko, garezurreko eta bizkarrezurreko patologiekin zerikusirik duten zerbitzuak baliatuko dira eremu berriaz: garuneko tumoreak, guruin pituitariokoa, gliomak, biopsiak, epilepsia, parkinsona, hipofisiko tumoreak, bizkarrezurreko nahiz garezurreko interbentzioak eta ezohiagoak diren beste batzuk, heldu zein umeekin.

Eremu berriak 1.000 interbentzio inguru izango ditu urtero.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria