Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria Poesiaren Nazioarteko Jaialdian izan da

2012.eko ekainak 08

Lehendakaria Poesiaren Nazioarteko Jaialdian izan da “Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra” titulua Blas de Oteroren bi liburu adierazgarrienetatik hartu dute

Lehendakaria Poesiaren Nazioarteko Jaialdiaren buru izan da 2012 Fundazioak Bilbon antolatu duen ekitaldian. Harekin batera, Blanca Urgell Kultura sailburua eta Peio Gutierrez 2012 Fundazioaren gerentea izan dira.

Poesia saioak Kepa Junkerak gaur gauean eman duen ekitaldiarekin hasi dira. Horren aurretik, lehendakariak Juan Echanove, Aitana Sanchez-Gijón, Elena Irureta, Alex Angulo eta Miren Gaztañaga agurtu ditu, aktore horiek guztiek emanaldian parte hartu eta poemak irakurriko baitituzte taula gainean.

Aktore horiez gain, honako hauek era parte hartuko dute ikuskizunean: Luis Delgado, Germán Díaz y José Luis Canal musikariek eta Almudena Cacho kazetariak. Win Mertens piano jotzaileak eta Kirmen Uribe idazleak emango diote amaiera jaialdiari Bilbon.

Fundación 2012 Fundazioa

Fundación 2012 Fundazioa Eusko Jaurlaritzak sortu zuen “2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea” delakoaren garapena kudeatzeko, eta fundazio horrek antolatu du ‘Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra’ Poesiaren Nazioarteko Jaialdia ekainaren 7,8,9 eta 10ean Donostian, Gasteizen eta Bilbon.

Jaialdian i nazioarteko zein nazioko berrogeita hamar bat poeta ezagun zango dira, baita euskarazko zein gaztelaniazko euskal poesiaren narrazioaren ordezkaritza esanguratsu bat ere. Bi egunetan zehar Donostian eta Gasteizen izan ondoren, Poesiaren Nazioarteko Jaialdia larunbat honetan iritsi da Bilbora, egunean zehar hiru ordu baino gehiagotan poesia emanaldiak eta lau ordu baino gehiagotan poesia kontzertuak eskaintzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria, Blanca Urgell