Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Pilar Unzalu: “Gure txakolinaren eta txakolin faltsuaren arteko elkarbizitzarik ez dago, bata legala da bestea iruzurra”

2012.eko ekainak 08

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren, Pilar Unzaluren esanetan, “ardo mota ezberdinak aukera berdinekin merkatuan “elkarbizitzeko” eta “lehiatzeko” irizpide bakarra egungo araudia errespetatzea da eta legearen bitartez edozein ardo txakolina etiketarekin komertzializatzen dituzten iruzurgileei legea ezarri behar zaie”.

Hitz horiekin Unzaluk, Eusko Legebiltzarreko Arantza Quiroga presidenteari erantzun nahi izan dio, zeinek, joan den asteazkenean Zamoran egin zuen agerraldi batean zera esan zuen, “bi produktuak –gure txakolina eta iruzurrezkoa- merkatuan elkarbizitzeko formulak bilatzeko gai izan behar dugu”.

Pilar Unzaluren esanetan, “ez dago gure txakolina eta iruzurrezkoaren arteko elkarbizitza aukerarik, horrela egingo bagenu, legaltasuna eta iruzurra parekatzen arituko ginatekeelako”.

Sailburuak aditzera eman duenaren arabera, “horrelako baieztapenek Euskadiko nekazariei eta txakolin ekoizleei urtetan egiten aritu diren lanari mesede gutxi egiten diote. Lan horri esker, maila altuko produktua lortu da, legedia zorrotza betetzen du eta estatuan zein nazioartean sona handia lortu du”.

“Elkarbizitza aldarrikatzea, batetik, legedia betetzen duten eta txakolin deitura erabili dezaketen Euskadiko 3 Jatorri Deituren (Araba, Bizkaia eta Getaria) eta bestetik, iruzurra egiten dutenen artean, ez-ezagutzatik eratorritako iritzi ezjakinak ematea da. Bide batez, Euskadiko administrazioak defendatu behar duen gure sektoreari mesede gutxi egiten dio”.

Pilar Unzaluk azpimarratu du, “administrazioak eta erakunde publikoek legea betearazi beharra dugu, eta legeak eta Europako instituzioek arrazoia eman digute guri, gure nekazariei eta gure txakolin ekoizleei; besteak beste, horiek egiten dutena txakolina delako eta besteek nahiz eta iruzur egin eta izen horrekin komertzializatu, txakolina ez den ardo zuria egiten dutelako.”

Sailburuak, Legebiltzarreko presidenteari zera esan nahi izan dio, “gure mahats eta txakolin ekoizpen sektorera gerturatu eta hobeto ezagutu beharko luke, batez ere egindako ahalegina bere mailan baloratzeko eta Euskadin egin den lana, modu iruzurrean besteek nola aprobetxatzen ari diren jakiteko. Horrela egingo balu erraza litzaioke edozein erkidegotan gure jarrera defendatzea”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu