Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak

Jaurlaritzak Hondarribian 25 etxebizitza erosi ditu alokatzeko

2012.eko ekainak 07

Alokairuaren alde Jaurlaritzak duen konpromisoaren ondorioz

Etxebizitza Sailak Hondarribiko udalerriko Muliate eremuan eraiki diren 25 etxebizitza sozial eta bere eranskinak erosi ditu gaur errentamendu babesturako.

Jaurlaritzak bi milioi hirurogeitahamar mila euro ordaindu ditu etxe horien truke.

Operazio hau Jaurlaritza eta Hondarribiko udalen arteko elkarlanaren fruitu izateaz gain, Jaurlaritzak alokairuaren alde duen konpromiso argiaren fruitua da.

Zozketa ekainaren 26an egingo da.Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:

a) Etxebizitza bat, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak. Kupo honetan gurpil-aulkira mugatuta daudenak sartuko dira.

b) 11 etxebizitza babes bereziko gizarte egoerak dituztenentzat:
Beren kargura adin txikiko seme-alabak dituzten guraso bakarreko familiak
Genero-indarkeriaren biktimak;Bananduak 70 urtetik gorakoak;
Ezintasun psikikoa duten pertsonak.

c) 4 etxebizitza, izen ematearen antzinatasuna 4 urtetik gorakoa dutenentzat.
Antzinatasun edo aldi hori honela zenbatuko da: Etxebiden izena emateko eskariaren datatik Agindua argitaratu den egunera arte.

d) 9 etxebizitza, gainerako eskatzaileentzat.

Eskatzaileek hainbat kupotan aldi berean parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte, atal honetan finkatutako lehentasun-hurrenkera jarraituko da.

Etxeebiden izena emateko 2011ko azaroaren 30era arte erregistroan sarrera izan duten eskabideak hartuko dira kontuan.

2011. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 25.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun urria duten ezgaituak edo ezgaitu psikikoak izanez gero, ez da eskatuko gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatzea.

Itxaron-zerrenda agortuz gero, esleitu gabe geratzen diren etxebizitzak, Gipuzkoako lurralde ordezkariak zozketa bidez esleituko ditu araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan