Berriak Eusko Jaurlaritza IX. leg
Eu

Langabezia-sorospenik ez duten euskal langabetuek ez dituzte medikuen errezetak ordainduko

2012.eko ekainak 08

Patxi López lehendakariak iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak “neurriak hartuko ditu langabetuek errezetak ordaindu behar ez izateko”. Eusko Jaurlaritzaren buruak adierazpen horiek egin ditu Legebiltzarrean gaur goizean egin den Jaurlaritzaren Kontroleko Bilkuran.

Lópezek PP kritikatu du “Gobernu zentralak egingo dituen eta herrialde honetan osasunaren eskaleak egotea eragingo duten murrizketak estaltzeko txibiaren teknika erabiltzen saiatzeagatik”. "Diotenez, guk ez ditugu neurri horiek aplikatuko eta horrela euskal langabetuen abokatuak kaltetuko ditugu horiek izango baitira Espainian beren errezetak ordaindu beharko dituzten bakarrak, ba ez”, esan du.

Horren harira, Jaurlaritzaren buruak ziurtatu duenez, langabezia-sorospenik gabeko langabetuak “ez dira Espainiako gainerakoak baino baldintza okerragoetan egongo, Eusko Jaurlaritzak neurriak hartuko baititu ez ditzaten errezetak ordaindu”.

Iruzkin bat
  • 2012.eko ekainak 11

    Me parece una decisión muy oportuna. Mi duda es por qué no se aplica esta medida a otros colectivos como viudas, perceptores de la rgi....o si van a recibir el mismo trato?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria