Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak krisiaren aurkako “larrialdiko” jarduketak exijitu dizkio Europako Banku Zentralari

2012-06-07

Patxi López Lehendakariak gaur adierazi du Europako Banku Zentralak "azken buruko mailegu-emailearen zeregina bereganatu beharko lukeela, arazoak dituzten herrialdeei laguntzeko”.

SEA-Arabako Enpresaburuak patronalaren urteko batzarraren itxiera-ekitaldian, Gasteizen, Lehendakariak baieztatu du EBZ "ezin dela prezioen egonkortasunaren zaindari hutsa izan”, eta exijitu dio lan egin dezan “hazkunde ekonomikoa pizteko eta enplegua sustatzeko”.

"Ezin zaie gauza bera exijitu EBZri nahiz Alemaniari eta autonomia erkidegoei”, esan du Lehendakariak SEA-Arabako Enpresaburuak patronalaren urteko batzarraren itxiera-ekitaldian. Bertara, izan ere, enpresaburuak, Eusko Jaurlaritzako sailburuak eta agintari autonomikoak, lurraldekoak eta tokikoak joan dira.

Euskal exekutiboko buruak, halaber, baieztatu du EBZri dagokiola, baita ere, “eurobonoak inplementatzeko mekanismoak artikulatzea; hori, izan ere, lagungarri gertatuko litzateke herrialde batzuen zor-arazoak gutxitzeko, eta, bide batez, hazkunderako baliabide gehiago erabiltzeko bidea emango luke.

Arabako enpresaburuekin eginiko topaketan zehar, Lópezek adierazi du Euskadin “krisiari aurre egiten ari gatzaizkiola, baina argi sinistuta hori soilik egin daitekeela ekonomia pizteko politiken bitartez, hazkundearen aldeko apustua eginez, eta ez gure etorkizun hurbila hipotekatu baizik egiten ez duten zuloak estaltzearen bidetik".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria