
Euskotrenek kirol proba dela eta, Zumaia-Donostia linean ibilbidea aldatuko du
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren ekainaren 9an, larunbatean, BH Zarauzko Triatloia XXVI dela eta, Zumaia – Donostia linean autobusen ibilbidea aldatuko du.
ZUMAIA – DONOSTIA Autobidetik (AP-8)
• Zerbitzu hauek kendu egingo dira:
16:00etan eta 17:00etan ZUMAIA-DONOSTIA
16:40an eta 17:40an DONOSTIA – ZUMAIA
ZUMAIA – DONOSTIA Errepidetik (N-634)
• ZUMAIAn 14:30ean, 15:30ean, 16:30ean eta 17:30ean irtengo diren zerbitzuek ondorengo ibilbidea burutuko dute:
Txomin Agirre eta P. Etxezarreta geralekuak burutu ondoren, saihesbidetik joango dira Arrona noranzkoan. Gero autobidea hartuko dute eta Zarautzera joango dira. Hor geldialdia burutuko dute Suhiltzaileen Eraikinaren ondoan, A-8tik itzultzeko Urbileraino eta Usurbiletik jarraituko dute ohiko ibilbidea.
DONOSTIA – ZUMAIA Errepidetik (N-634)
• DONOSTIARA doan 14:00etako irteera 15 minutu aurreratuko da.
• DONOSTIATIK 13:45ean, 15:00etan, 16:00etan, 17:00etan eta 18:00etan irteten diren zerbitzuek ondorengo ibilbidea burutuko dute:
Usurbilgo geralekua burutu ondoren, autobidez jarraituko du San Pelayon geldialdia burutu arte, gero ohiko ibilbidearekin jarraituko du
• ORIO eta USURBIL artean garraio lotura ibiliko da herri hauei zerbitzua emateko.
Eguneko gainerako zerbitzua, ohiko ibilbidea eta geralekuak.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.