Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Euskotrenek Kirol proba dela eta, Zumaia - Zumarraga linean ibilbidea aldatuko du

2012.eko ekainak 06

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren ekainaren 9an, larunbatean, BH Zarauzko Triatloia XXVI dela eta, Zumaia – Zumarraga linean autobusen ibilbidea aldatuko du.

ZUMAIA – ZUMARRAGA

14:35ean eta 15:35ean Zumaitik irtengo diren zerbitzuek ondorengo ibilbidea burutuko dute: PATXITA ETXEZARRETA- GERIATRICO- NARRONDO- ARROA-PRESANDO- ZESTOA

  • Geriatrikoa eta Zumaiako Institutuaren artean geldialdia burutuko du eta Geltokitik datorren mikrobus garraio loturari itxarongo dio bidaiariak garraio batetik bestera aldatzeko.
  • 14:35ean eta 15:35ean, Geltokitik mikrobus bat irtengo da eta bidaiariak Geriatrikoko geralekura eramango ditu gero bere ibilbidearekin jarraitu ahal izateko.

ZUMARRAGA-ZUMAIA

Zumarragan 14:45ean eta 15:45ean irtengo diren zerbitzuek Zestoako geralekutik aurrera ondorengo ibilbidea burutuko dute: IRAETA-AIZARNAZABAL-BAR XIETE-OIKIAKO BIDEGURUTZA-PATXITA ETXEZARRETA. Eguneko gainerako zerbitzuak, ohiko ibilbidea eta geralekuak

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.


Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan