Berriak Lehendakaritza

Irekiak hiritarren eta politikarien komunikazioa errazten du

2012.eko ekainak 05

Patxi López lehendakariak gaur arratsaldean Irekia berriaren aurkezpen-ekitaldia zuzendu du. “Sistema demokratiko batean, politika da gauzak aldatzeko tresna bakarra”, ziurtatu du, eta “gizartea politikatik urruntzeak” kezkatzen duela azaldu du. “Herritarrek beren ekintzekin Jaurlaritzaren erabaki guztiak aberasten dituzte. Gizartearekin konplizitatea sortuko da”.

Gobernu Irekiaren eta Interneteko Komunikazioaren Zuzendaritzak gaur arratsaldean Irekia tresnaren bertsio berria aurkeztu du. Bertsio hori munduko bakarra da software bakarrean Open Governmentaren hiru zutabeak biltzen dituena: gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza. Bigarren bertsio honetan, webgunean herritarren eta Exekutiboko kargudunen arteko zuzeneko kontaktua lehenetsiko da, sare sozial baten estiloari jarraituz.

Ekitaldian zehar -100 pertsona baino gehiago bildu dira Lehendakaritzako patioan–, bildutakoek bertatik bertara ikusi ahal izan dute tresnaren funtzionamendua.

Politikariek sarean aurpegia eman dezaten lortzea web berriaren ideia nagusietako bat da. Erabiltzaileek galderak eta proposamenak zuzenean planteatu ahalko dizkiete Gobernuko ehun baino gehiago kargudun eta arduraduni; besteak beste, sailburuei eta Lehendakariari berari. Gainera, tresnak ez ditu erabiltzaileak behartuko modu jakin batean informatuta egotera, erabiltzaileak berak izango baitira zein informazio interesatzen zaien erabakiko dutenak. Horretarako, 14 arlo tematiko ezarri dira; arlo horiek pentsatuta daude, halaber, herritarrek erraz uler ditzaten: Lehendakaritza, Krisiaren aurkako eta enpleguaren aldeko neurriak, I+G+b, Emakunde, Euskara, Gobernu Irekia eta e-administrazioa, Osasuna, Hezkuntza, Iraunkortasuna eta Ingurumena, Justizia, Barne arloa, Etxebizitza eta Azpiegiturak, Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa, Kultura eta Euskadi atzerrian.

Webgunea pentsatuta dago eztabaida publikoetan dinamismoa sortzeko eta herritarren eta Gobernuaren artean bitartekaririk gabeko harreman zuzena sustatzeko. Galdera bakoitzak berari erantzuna emateko denbora bat bilduko du, edo erantzuteko zenbat denbora behar izan den. Gainera, tresnak aukera ematen du erabiltzaileek galderak babesteko, goi kargudunengan presio handiagoa eragiteko. Bestalde, proposamenek, herritarrenak nahiz Gobernuarenak izan, atal berezi bat edukiko dute, non aldeko eta aurkako argudioak azaldu ahalko diren.  Halaber, modu errazago batez ere balora daitezke, “alde nago” edo “aurka nago” besterik gabe esanez.

Gainera, kargudunen eta arduradunen kasuan, haien ekitaldi publikoetako agendak ere eskuratu ahalko dituzte herritarrek.

5 iruzkin
  • @PIPEJGV
    2012.eko ekainak 25

    Comentario de Twitter:
    Si te perdiste la presentación del nuevo @irekia y quieres conocerlo lo pudes hacer aquí http://t.co/hxNKuGSl

  • @mikelsgartzia
    2012.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    EZINBESTEKOA, ikustea eta zabaltzea - Gobierno Vasco Irekia :: Irekia http://t.co/Sk7Y8yYv @Irekia @Nagodelos

  • 2012.eko ekainak 12

    Ze ona, probatu beharko.

  • @PIPEJGV
    2012.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Atzo @irekia berriaren aurkezpena jarraitu ezin izan bazenuen, hemen ikus dezakezu berriro ;) http://t.co/nEENYbtg

  • @PIPEJGV
    2012.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Si ayer te perdiste la presentación del nuevo @irekia lo pudes ver aquí http://t.co/hxNKuGSl

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Nagore de los Ríos, Lehendakari