Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Legazpik eta Durangok Urrezko tak sariak lortu dituzte Udalsarea 21ek deitutako sarien lehenengo edizioan

2012.eko ekainak 04
  • Tak 21 EAEko Tokiko Agenda 21en kalitate globala neurtzeko sistema bat da, eta Euskadiko 47 udalerri izan ditu partaide
  • Udalsarea 21i atxikitako beste sei udalerrik Zilarrezko tak saria lortu dute. Hauexek dira: Amurrio, Tolosa, Donostia, Gasteiz, Areatza eta Zarautz

Legazpik eta Durangok irabazi dute 2012ko Urrezko tak 21a, Udalsarea 21 Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sareak Tak 21 sarien lehenengo edizioan eman duena. Zilarrezko tak 21a, berriz, Amurriok, Areatzak, Donostiak, Tolosak, Gasteizek eta Zarautzek lortu dute. tak 21 sariek Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien Tokiko Agenda 21en kalitatea aintzatesten dute. Lehenengo edizio honetan 47 udalerrik parte hartu dute; Udalsarea 21eko kideen laurdenak, hain zuzen.

Tak 21en ebaluazio sistema sareko aplikazio informatiko erraz eta soil batean oinarritzen da. Udalerriek hori bete behar dute, eta 100 adierazle baino gehiago ditu. «Sistema aitzindaria da; gure errealitatera egokitzen da eta gure Agenden kalitatea etengabe hobetzea bilatzen du. Azken batean, jasangarritasuneko politika publikoak ebaluatzeko eredu bat da», esan zuen sarien itxiera ekitaldian Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak.

Pilar Unzalu pozik agertu zen; izan ere «Udalsarea 21eko kide askok egin dute autodiagnostiko hau, eta Euskadiko Tokiko Agenda 21etarako eta Udalsarea 21erako mugarri garrantzitsua izan da, erreferentziako udalerriak eta gainerakoentzako hobekuntza bideak aztertzeko eta identifikatzeko aukera eman duelako.»

Durango eta Legazpi: 2012ko Urrezko tak 21

Durangok 2002an egin zuen bat Aalborgeko gutunarekin, eta 2004an konpromisoa berretsi zuen Tokiko Agenda 21en udal kudeatzaile bat kontratatuz. Ekintza Plana diseinatu zuten 2005ean, Durangaldeko Udaltalde 21en barruan, eta 2007-2011 aldirako Tokiko Ekintza Plana onartu zuten. Bigarren Tokiko Ekintza Plana lantzen hasi dira dagoeneko.

Hona hemen Durangoko Tokiko Agenda 21en ezaugarriak: politikarien babes handia, baliabide ekonomiko asko, herritarren parte hartze handia mekanismo aktiboen bidez, udal babes tekniko sendoa, Tokiko Ekintza Plan oso zehaztuak, eta etengabeko autoebaluazioa prozesua eta Tokiko Agenda 21 hobetzeko.

Legazpik, berriz, 1998an egin zuen bat Aalborgeko gutunarekin, eta Udaltalde 21 pilotuaren partaide izan zen 2000n. Udalsarea 21en kidea da 2002az geroztik; hots, sortu zenetik. Une honetan, hirugarren Tokiko Ekintza Plana (2008-2014) gauzatzen ari da.

Hona hemen Legazpiko Tokiko Agenda 21en ezaugarriak: politikarien barneratze handia, sail teknikoaren uste osoa, foroaren etengabeko hileroko laguntza, beste eragile batzuekin dituzten sinergiak proiektu globaletarako adostasunak lortzeko, Tokiko Agendaren gardentasun publikoa. Horri guztiari esker, herriko gaiei buruzko sortze prozesu kolektiboa eta jasangarritasun kultura sortzen da.

Iruzkin bat
  • @osvalbuena
    2012.eko ekainak 04

    Comentario de Twitter:
    #Legazpi y #Durango obtienen el Tak de Oro en la primera edicion de los premios convocados por Udalsarea 21 http://t.co/2qAiTRZu Zorionak!!

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu