Berriak Lehendakaritza
Eu

Arriolak berretsi du gaur aurkeztutako Etxebizitza Legearen proiektua “historiako proiektu ezagunena, eztabaidatuena eta parte-hartzaileena dela”

2012.eko ekainak 05

Idoia Mendiaren ustez, “ez du zentzu handirik hiriburutza kanonagatik Javier Marotok sortu duen zalaparta”; izan ere, kanon hori Vitoria-Gasteiz hiriari emango zaio “uda baino lehen”

Azken urteotako ohiturari jarraituz, gaurko Gobernu Kontseilua Lehendakaritzatik kanpo egin da, Ingurumenaren Mundu Egunaren kariaz. Oraingoan, aukeratutako lekua Arkauti izan da. Bileraren osteko prentsaurrekoan, Idoia Mendiaz gain, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburu Iñaki Arriola eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburu Pilar Unzalu ere agertu dira.

Arriolak azaldu ditu berriki onartutako Etxebizitza Legearen proiektuaren xehetasunak; bere esanetan, proiektuaren asmoa da etxebizitza duin eta egokiaz herritarrek duten eskubidea gauzatzeko beharrezkoak diren baldintzak sortzea eta horri dagozkion arauak ezartzea, eta, beraz, printzipioa auzitegietan erreklamatu daitekeen eskubide subjektibo bihurtzea benetan, etxebizitza eskuratzeko zailtasun handiagoak dituzten pertsonentzat.

Legearen berritasun bat etxebizitza babestua eskatzeko ezartzen diren hiru betekizunak dira: ez izatea ezein etxebizitzaren jabea, ezta ezein bizileku egonkor edo egokiaren jabea ere; behar den bezala inskribatuta egotea eskatzaileen erregistroan; eta araudiak ezartzen dituen mugen artean dauden urteko diru-sarrerak egiaztatzea.

Patxi López Lehendakariak, berriz, berretsi du “Vitoria-Gasteiz Green Capital izendatu izana ondo merezitako aitortza bat dela, bere iraunkortasunagatik eta hiriko hazkunde harmoniatsua naturarekin uztartzeko gaitasunagatik.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.06.5)

 

 

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-06-05n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari + Consejeros