Berriak Eusko Jaurlaritza IX. leg
Eu

Ohiko osoko bilkura (2012-06-7)

2012.eko ekainak 08

Gai-zerrenda:
1. Gazteriaren lege-proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa. (09\09\01\00\0022)
2. Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak eta Mistoa-Ezker Anitza-IU legebiltzar-taldeek eta Aintzane Ezenarro Egurbide, Mikel Basabe Kortabarria eta Oxel Erostarbe Tubilla legebiltzarkideek egindako lege-proposamena, Oroimenaren, Elkarbizitzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\09\02\02\0026)
3. Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, nekazaritza-politika bateratuari eta erremolatxaren sektorean kuota-sistema kentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0664)
4. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, amatasuna babesteko lege bat egiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0673)
5. Aralar legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen bankuen eta etxea galtzear dauden pertsonen arteko bitartekaritza-zerbitzuaren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0725)
6. Mistoa-Eusko Alkartasuna legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzak gomazko pilotak erabiltzeari utzi beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0711)
7. Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskal Administrazio publikoaren eremuan minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeko seme-alaben gurasoei lanaldi-laburtzea aitortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0703)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan