
Osasun Publikoak bertan behera utzi ditu atzo Muskizen ezarritako prebentzio-neurriak
MUSKIZKO BENTZENO INTZIDENTZIAREN EGOERA EGUNERATZEA
-
Azken orduetan egin diren neurketa teknikoen emaitzek egiaztatu dute benzeno-kontzentrazioak behera egin duela airean eta egonkortu egin dela
Muskizen azken orduetan egin diren neurketa teknikoen emaitzek egiaztatu dute benzeno-kontzentrazioak behera egin duela airean eta 2 µg/m³ inguruan egonkortu dela. Hori dela eta, eta Petronor S.A. enpresak gorabehera kontrolpean duela kontuan hartuta, Osasun Publikoak ALTXATU egin ditu atzo ezarritako prebentzio-neurriak.
Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzan segurtasunaren, ingurumenaren eta osasunaren (Osasun Publikoa) arloan eskumena duten sailek egoeraren jarraipena egiten jarraitzen dute, Euskadiko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarearen datuen, inguruneko laginketa espezifikoen eta enpresa isurketak murrizteko gauzatzen ari den neurri zuzentzaileen bidez.
Petronor S.A. enpresak gorabehera bat izan du bere gasolina-depositu batean. Gorabehera horren ondorioz, gasolina lurrundu egin da neurri batean, eta airera isuri da bere frakzio lurrunkorra. Enpresa segurtasun-protokoloetan ezarritako neurri zuzentzaile guztiak aplikatzen ari da


