Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Prestakuntza eta hezkuntza-sistemarako “etengabeko lotura” izatera sustatu du Aguirrek, lan-munduan “bizirik irauteko”

2010.eko otsailak 05

Enpresa-arloan berrikuntza “funtsezkoa” izango dela dio, “jadanik ezin izango garelako Txina edo Indiarekin lehiatu prezioa dela-eta”

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko sailburua den Carlos Aguirre jaunak esan zuen “guztiz garrantzitsua dela bizitzan hezkuntza-sistemarako eta prestakuntzarako etengabeko lotura izatea” lan- eta enpresa-munduan “bizirik irauteko”.

 

Deustuko Unibertsitateko La Comercial-eko graduondoko tituluak ematean eskaini zuen hitzaldian, Aguirrek azaldu zuen berrikuntza kudeatzeko gaitasuna “funtsezkoa” izango dela enpresaren etorkizunean, “jadanik ezin izango garelako prezioa dela-eta lehiatu, ezinezkoa da Txina edo India bezalako hazten dabiltzan ekonomia handiekin lehiatzea”.

 

Sailburuak esan zuenez aldaketa “etengabe eta bizkorrak” ari dira sortzen inguruan, teknologian, lehian, merkatuaren baldintzetan, ekonomia- eta politika-egoeran edo alderdi soziologikoetan.

 

Horrenbestez, esan zuenez, testuingurua hori dela, erakunde “eraginkorra” gainerako erakundeetatik bereizten duena ez da bere produktua edo gaur egun merkatuan duen jarrera, baizik eta egokitzeko duen gaitasuna, bai eta “etengabe sortzen diren aldaketei aurreratzekoa” ere.

 

Halaber esan zuen enpresek gaur egun “saltzen” dutena jakintza dela, bai zerbitzu baten bitartez edo bai produktu bati lotuta; beraz, “enpresaren arrakastaren eragile nagusia bere jakintza kudeatzeko eta mugitzeko gaitasuna da”.

 

Beste alde batetik, malgurtasun kontzeptuari dagokionez, honakoa nabarmendu zuen: “garrantzitsuena ez da izango lan bera izatea bizi osorako, baizik eta hainbat lanpostutan lan egiteko gaitasuna izatea, lan-merkatuak unean-unean dituen beharrizan eta eskakizunen arabera”.

 

Beste kontzeptu bat ere aipatu zuen: talentua. Horren ondorioz, erakundeek “errendimendu handiena duten lekuetan ipini behar dituzte pertsonak, euren talentua gehien gara dezaketen lekuetan”.

 

“Jakintzaren gizartea izenekoan bizi gara. Industria-gizartea atzean utzi dugu. Lurra, kapitala eta lanarekin batera, jakintza da laugarren ekoizpen-faktorea, eta gainera garrantzitsuena da gaur egun. Lehen esan dudan bezala, gaur egun enpresen balioa aktibo ukiezinetan dago oinarrituta”, azpimarratu zuen.

 

Sailburuak esan zuen, halaber, berrikuntza kudeatzeko gaitasuna “funtsezkoa” izango dela enpresaren etorkizunean, “jadanik ezin izango garelako prezioa dela-eta lehiatu, ezinezkoa da Txina edo India bezalako hazten dabiltzan ekonomia handiekin lehiatzea”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Agirre