Berriak
Eu

Ihobek 2012ko Novia Salcedo saria jaso du gazteen integrazio profesionalaren alde egindako lanagatik

2012.eko ekainak 01

Novia Salcedo Fundazioak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren mende dagoen Ihobe euskal sozietate publikoa saritu du, gazteen integrazio profesionalaren alde egindako lanagatik, Bilboko Arriaga Antzokian maiatzaren 29an egin zen ekitaldi batean, Asturiasko printze buru zirela.

Saria Fernando Barrenechea Ihobeko zuzendari nagusiak jaso zuen. Bere esanetan, «gazteek ez badute lekurik aurkitzen beren herrialdeko lan merkatuan, hori etorkizunik gabeko herrialdea da». Alde horretatik, gazteen prestakuntza eta integrazio sozialari begira sozietate publikoak mantentzen dituen ekimenak gogoratu zituen. Hala, aipatzekoak dira Ekodiseinu Gelak, Ihobe Bekak, Etorkizuneko Lehentasun Profesionalak, Gazte Ekoliderrak edo Enplegu Berdearen ildoak, horiek guztiak Euskal Enplegu Estrategiaren baitan.

Ekimen multzo horrek Novia Salcedo Fundazioaren saria jaso du, aurtengo aitortzekin. Fundazioaren sarietara 31 proposamen aurkeztu dira -lau, pertsonen atalean; hamabi, enpresenean; eta hamabost, gainerako erakundeenean-. Ihobek lehenengo saria jaso du erakunde publikoen alorrean. Gainerako kategorietan, sarituak hauexek izan dira: Miguel de la Quadra Salcedo («Ad Honores»), Rosalía Mera (Pertsonak), Everis (Enpresa Handia), Init (Enpresa Txikia), eta Young Foundation (Erakundeak/GKEak).

Novia Salcedo Fundazioa fundazio pribatu bat da, irabazi-asmorik gabekoa eta jasangarritasun bokazioa duena; bere asmoa gazteei laguntzea da beren lanbide eta gizarte integrazio prozesuan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan