Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute euskal udalerrietan berrikuntza bultzatzeko

2012.eko ekainak 01

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta EUDELen arteko lankidetza-harremanak ezartzen ditu hitzarmenak, Tokiko Berrikuntza Agenda zabaltzeko Euskadiko udaletan.

 

2012. urterako 150.000 euroko aurrekontua duela, tokiko administrazioetan berrikuntza, modernizazioa eta gardentasuna sustatzeko ekintza-plan bat bultzatzea ahalbidetuko du hitzarmenak.

 

2015eko Agenda Digitalari loturiko ekintza horretan 20 udalek parte hartzen dute jada, eta beste 13udal ere gehituko zaizkie.

 

 

 

EUDELeko presidente Ibone Bengoetxeak eta Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologiako sailburuorde Juan Goicoleak gaur sinatu dute bi erakundeen arteko Lankidetza Hitzarmena euskal udaletan Tokiko Berrikuntza Agenda proiektua garatzen jarraitzeko. Bilboko SPRIren egoitzan sinatu dute gaur goizean.

 

2015eko Euskadiko Agenda Digitalean bilduta dago proiektu hori, hots, Euskadiri Informazioaren Gizartea bultzatzea ahalbidetuko dion neurri multzo zabal baterako esparru estrategikoa ahalbidetzen duen Eusko Jaurlaritzaren tresnan.

 

EUDEL eta Eusko Jaurlaritza elkarlanean ari dira 2008. urteaz geroztik Tokiko Berrikuntza Agenda proiektuan. Aurtengorako, hitzarmenak 150.000 euroko aurrekontua du tokiko administrazioen berrikuntza, modernizazio eta gardentasuna bultzatzeko ekintza-plana garatzeko, udalei lagundu bere baliabideak efikazia eta eraginkortasun handiagoan oinarrituta kudeatzeko, herritarrengandik hurbilago dauden gobernatzeko moduak ezagutzeko eta dagokien lurraldean kultura berritzaile sortzeko.

 

Aldi berean, erakunde arteko topaguneak bultzatu nahi ditu ekimen honek, bi erakundeen arteko udal-berrikuntzaren bultzadaren inguruan ahaleginak biltzeko eta koordinatzeko baliagarri izango direnak, berrikuntzarekin Euskadin konprometituriko gainerako agenteak ahaztu gabe: Foru Aldundiak, Agentziak, Fundazioak eta diseinaturiko ekintzetan parte hartzen duten egungo sareak.

 

Gaur egun arte 20 udalek dute beren Berrikuntza Agenda edo Diagnostikoa, eta hitzarmen honi esker, beste 13 udal ere sartu ahalko dira, eta hori horrela, 2012. urtearen amaierarako 33 izango dira prozesuari loturiko udalak.

 

Sartuko diren udalak honako hauek dira:

 

 

 

LURRALDEA

UDALERRIA

BIZTANLE KOP.

GIPUZKOA

ZERAIN

257

BIZKAIA

GORDEXOLA

1.756

ARABA

ARTZINIEGA

1.843

GIPUZKOA

GETARIA

2.666

BIZKAIA

ELORRIO

7.249

BIZKAIA

ZALLA

8.258

GIPUZKOA

BERGARA

14.577

GIPUZKOA

ANDOAIN

14.689

BIZKAIA

GERNIKA-LUMO

16.442

GIPUZKOA

HONDARRIBIA

16.499

BIZKAIA

BERMEO

17.078

BIZKAIA

LEIOA

30.454

BIZKAIA

BASAURI

42.166

 

 

 

Honako puntu hauek ere biltzen ditu ekimenak:

 

- Euskal udalen berrikuntza-diagnostikoko azterlan bat egitea euskal udalen aurrerapen-maila zenbaterainokoa den jakiteko euren berrikuntza-mailari dagokionez, udal bakoitzari beharrezko laguntza-neurriak egokitzeko oinarri gisa baliagarri izango dena.

 

- 'AIL Topaketak' edo aldizkako topaketak, betiere esperientziak, proiektuak, espektatibak, bisitak, eta abar, trukatzeko.

 

- Intereseko puntu kritikoetako sareko lanerako pertsonen ikaskuntzarako eta laguntza-aurrerapenerako foroak.

                                                                                       

Azken batean, politiken diseinua eta kudeaketan metodo ireki eta elkarrizketan oinarriturikoak aplikatzearen aldeko apustu irmoa erakusten du hitzarmena sinatzeak, baita gai publikoetan herritarren parte-hartzea bideratzeko eta balioan jartzeko irekiera instituzionalaren, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileraren eta zerbitzuak emateko lankidetzaren, eta pertsonak eta haien sorkuntza eta jakintzak jokalekuaren erdian jartzearen aldekoa ere.

 

Datozen urteetan jarraipena izango duen apustua, Eusko Jaurlaritzak 2015. urtera arte finantza-laguntza ematea baitu aurreikusia 2015eko Agenda Digitala Informazioaren Gizarteko Plan Estrategikoaren barruan.

 

 

Informazio gehiago izateko: www.eudel-ail.net

 

 

 

Bilbao, 2012ko ekainaren 1a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan