Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Euskotrenen grebak jarraipen gutxienena izan du

2012.eko maiatzak 31

Gaur ostegunerako Euskotrenen LAB sindikatuak deitutako grebaren jarraipena gutxienena izan da. Grebak iraun duen bi ordutan zehar zerbitzuan egon diren Euskotreneko agenteen %82,42k (330tik 272k), 11:00etatik 13:00etara, ez dute grebarekin bat egin. Beraz, jarraipena zerbitzuan dauden agenteen artean %17,58koa izan da.


Grebak iraun duen 2 ordutan, trenen, tranbien eta autobusen ondorengo zerbitzu publikoa eskaini da: 73 gutxieneko zirkulazio (%100) eta grebagatik eragindako orduetan beste lanegunetako 105 zirkulazio (11:00ak eta 13:00 bitartean). Ordutegi tarte horretarako lanegunetako ohiko zerbitzuaren %76a eskaini dela esan nahi da.
Operazioen arloan grebaren azkeneko jarraipena erabat desberdina izan da.

Lanegunetako ohiko zerbitzuaren ehunekoa grebak iraun duen bi ordutan ondorengoa izan da:
•    Eibarko autobusen udal zerbitzua (Udalbus): ohiko zerbitzuaren %100a.
•    Larreinetako funikularra (Trapagaran): %100.
•    Bilboko eta Gasteizko tranbiak: %89. Bilbon ordutegi horretako 24 zerbitzu horietatik 20 izan dira zirkulatu dutenak. Gasteizen, ohiko 33 zerbitzutik 31 ibili dira.
•    Lurraldebus sisteman sartuta dauden autobusak (Gipuzkoa): %81.
•    Bizkaiko eta Gipuzkoako zerbitzuak: %80.
•    Bizkaibus sisteman sartuta dauden autobusak (Bizkaia): %61.
•    Usansoloko ospitalera (Bizkaia) doan tren+bus zerbitzuaren autobusak: gutxieneko zerbitzuak bakarrik ibili dira. Hau da, ohiko 16 zirkulazioetatik 5 ibili dira 11:00ak eta 13:00ak bitartean.


Grebak iraun duen bi ordurako gutxieneko zerbitzuak lanegunetako ohiko zerbitzuaren %30ean ezarrita zeuden.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan