Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko mainatsuak prest Leipzig 2013ko domina pila bat irabazteko

2012.eko ekainak 01

Lehendakariak babesa erakutsi die Euskoskills lehiaketen irabazleei: lanbide heziketaren olinpiadetan lehiatuko diren euskal ikasleen selekzioa

Tornu bat kontrolatzeko maisutasuna, esku-zerra erabiltzeko trebetasuna, goi mailako sukaldaritzako plater bat prestatzeko abilezia edo ile-mozketa agresibo baten estiloa. Hori guztia gutxi da lanbide heziketaren olinpiadara, 2013an Alemaniako Leipzig hirian egingo diren Worldskills lehiaketetara, iristeko. Lehiaketa amorratuko hiru egun iragan ondoren, 22 urte bitarteko berrogeita hamar euskal gazte, guztiak ere lanbide heziketako ikastetxeetako ikasleak, irabazle geratu ziren. Dominak eskuratu zituzten, eta Estatuko finaletan Euskadi ordezkatuko duen selekzioa osatzen dute. Estatuko final hori behin betiko nazioarteko probaren atarikoa da, lanbide gaitasunaren Valhalara iristeko azkeneko hitzordua.

WorldSkills lehiaketak 1947tik egin izan dira, eta esparru askotan oihartzun handia duen ekitaldia da. Hezkuntzaren munduak ez ezik, enpresen munduak ere haiengatiko interesa erakusten du. Enpresa asko eta asko dira lehiaketa hauen “laguntzaile” izaten direnak eta haietan aktiboki parte hartzen dutenak. Gainera, WorldSkills lehiaketek mundu mailako dimentsioa dute. Adibidez: Londresen 2011n eginiko azken lehiaketetan, 51 herrialdek hartu zuten parte, eta 200.000 bisitari egon ziren. Parte-hartzaile guztien artean euskal ikasle batzuk ere egon ziren; esate baterako, Elgoibarko I.M.H. ikastetxeko Larraitz Uranga edo Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeko Gaizka Domínguez.

EuskoSkills lehiaketek ikasleek etorkizunean aurkituko duten lehiaketa mota zuzen islatu nahi dute, eta asmo horrekin, SpainSkillen eta WorldSkillen formatu, erregelamendu, giro, estetika eta abar berdinak dauzkate. Skilletan lanbide heziketa osatzen dute lanbide familia guzti-guztietan lehiatzen da. Horrek aukera ematen du ikasleek beren prestakuntzan eskuratu dituzten gaitasunak erakusteko. Lehiaketa-egunetan zehar, proba praktikoak egin eta ebaluatzen dira, eta gero sailkapen bat egiten da.

Esate baterako, Ostalaritza ikasten dutenei plater jakin bat presta dezaten eskatzen zaie; ile-apainketa ikasten dutenek halako kizkurra edo tindatzea egin behar dute; mekanizatuaren arlokoek pieza bat fabrikatu behar dute, eta abar. Ondoren, epaimahaiaren txanda dator. Aurretik probak kalifikatzeko erabiliko dituzten irizpideak definitu eta jakinarazi dira: erabili den denbora; amaierako emaitzaren prezisioa; prozesuan erabilitako teknikaren zailtasuna; jokoan sartzen diren elementu edo mekanismoen funtzionamendu zuzena; lehiaketa-postuaren garbitasuna... Azken batez, faktore sail bat, lehiatzen den pertsonak kontuan hartu behar dituena eta egindako lana baloratzeko bidea ematen dutenak. Lehiaketak irauten duen hiru egunetan proba batzuk egin ondoren, lortutako puntuazioak batuta, lehiaketa bakoitzeko irabazlea definituko da.

Euskoskills 2012

2012ko Euskoskilletan Euskadiko lanbide heziketako zikloetan matrikulatutako 131 ikaslek hartu dute parte. 1991ko abenduaren 31 eta ondoren jaiotakoak dira, segurtatzeko 2013ko WorldSkilletan ez dutela 22 urte baino gehiago izango (salbuespena Mekatronikako lehiaketa da, non 25 urte bete arte lehiatu ahalko baitira).

Lehiaketa baliagarri suertatu da gizarteari, eta bereziki lehiaketetan bertaratu diren 6.000 inguru pertsonari, ezagutzera emateko lanbide heziketaren euskal sistemaren ahalmena (bertaratu direnetatik, 3.000 inguru Batxilergoko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleak izan dira), eta lagungarri gertatu zaie juzku-elementu gehiago edukitzeko beren lanbide-etorkizunari buruzko erabakiak hartzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)