Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak: “Hiru urte daramatzagu gobernuan, eta ez dut EAJren proposamenik ikusi, guztiari ezezkoa emateaz harantzago”

2012.eko ekainak 01

“Hezkuntza, osasuna eta Euskadiren autogobernua defendatzea edo ekonomia eta enplegu-sorkuntza bultzatzea muturreko sozialismoaren eldarnio bat baldin dira, oso harro nago eldarnio horretaz”, erantzun dio Antonio Basagoitiri

Patxi López Lehendakariari elkarrizketa egin dio gaur goizean Dani Álvarezek, Radio Euskadiren “Boulevard” irratsaioan. Aztertu duten lehenengo gaietako bat nazioarteko panoramari dagokiona izan da. “Europaren osotasunean egiten den politika aldatu beharra dago jada. Helburu bakarra ezin da defizita kontrolatzea izan; doikuntza-politikak eta enplegua sortzeko politikak bateragarri egin behar dira”

“Bankia kasua” ere elkarrizketan zehar azaldu da. Lehendakariak hiru baldintza jarri ditu hari konponbidea emateko, eta konponbide horietarako lehenengo urratsa da “egia ezagutzea, erantzukizunak eskatzea eta diru publikoa txertatzeko baldintza batzuk jartzea”.

Horri kontrajarririk, Kutxabank defendatu du, “Espainiako kutxa kaudimendunenetako bat baita. Gauza da bankari ezartzen zaizkion baldintza berriei aurre egiteko”.

Patxi Lópezek inkestak ere aipatu ditu, eta haiei buruz esan du “azken garaietan, Alderdi Sozialista haiei buelta emateko gai izan dela. Andaluziako, Asturiasko edo Frantziako adibideak dauzkagu”.

7 iruzkin
  • @rafaarberas
    2012.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Javiviz: No critiques a Dívar si usas una plataforma pública para hacer campaña: http://t.co/EEkt6B1L

  • @ramirogonza
    2012.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Javiviz: No critiques a Dívar si usas una plataforma pública para hacer campaña: http://t.co/EEkt6B1L

  • @ruffo0405
    2012.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Javiviz: No critiques a Dívar si usas una plataforma pública para hacer campaña: http://t.co/EEkt6B1L

  • @Javiviz
    2012.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    No critiques a Dívar si usas una plataforma pública para hacer campaña: http://t.co/EEkt6B1L

  • @Jon_Zuri
    2012.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Javiviz: Hacer campaña en Irekia. Pues muy bien: http://t.co/EEkt6B1L

  • @Javiviz
    2012.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    Hacer campaña en Irekia. Pues muy bien: http://t.co/EEkt6B1L

  • @osvalbuena
    2012.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    Lehendakari: "Llevamos tres anos en el gobierno y no he visto propuestas del PNV mas alla del no a todo" http://t.co/6Z949F8N

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)