Berriak Lehendakaritza
Eu

Open Datari eta datuen kazetaritzari buruzko tailerra EHUko Uda Ikastaroetan

2012.eko maiatzak 31

Gobernu Irekiari eta Interneteko Komunikazioari buruzko ikastaroaren (curso sobre Gobierno Abierto y Comunicación en Internet) osagarri, Irekiak Open Datari eta datuen kazetaritzari buruzko tailer bat prestatu du, uztailaren 9rako eta 10erako, Miramar Jauregian egingo diren EHUren Uda Ikastaroen barrenean. Bertan, Espainiako aditu onenetako batzuk egongo dira.

Tailerrean, adibide praktikoen eta ariketen bitartez, Open Dataren munduak eskaintzen dituen aukera anitzak errepasatuko dira, batetik historia berriak aurkitzeko eta kontatzeko, eta bestetik administrazioaren lanari begira.

Saioetan, honakoak arituko dira irakasle: Mar Cabra eta David Cabo (biak Civio Fundaziokoak, zeinak bultzatu baititu ¿Dónde van mis impuestos? eta Tu derecho a saber), Chiqui Esteban (lainformacion.com) eta Imanol Argüeso (Open Data Euskadi).

Ikastaroa ekainaren 18tik 21era egitekoa denari gehitu behar zaio. Horretan, izan ere, Euskadin lan egiten duten kazetariei prestakuntza eman nahi zaie ikerketa-kazetaritzaren adar honi eta haren lanabes teknikoei buruz; lanabes horien artean sartzen dira, hain zuzen ere, hasi exceleko taula klasikoetatik eta scrappinga, bihurketa eta datu ez-lagunkoien sakoneko garbiketara arte, CartoDB bezalako programen bitartezko bistaratzea barne dela.

Industria, berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sarial bultzatutako Euskadi 2015 Agenda Digitala ekimenaren barne dago proiektu hau.

Matrikularen prezioa maiatzaren 31ra arte: 55 euro. Ekainaren 1etik aurrera: 66 euro.


Balio akademikoa: 20 ordu.

Uztailaren 9a

9:00etan: Dokumentazioa ematea.

9:15ean: 1. saioa. Sarrera eta kasu praktikoa, berrerabil daitezkeen datuekin.

11:00etan: Atsedenaldia.

11:15ean: 2. saioa. Kasu praktikoa, lagunkoi ez diren formatuekin.


Uztailaren 10a

9:15ean: 3. saioa. Open Dataren alderdi teknikoak eta kasu praktikoak.

11:00etan: Atsedenaldia.

11:15ean: 4. saioa. Bistaratzea.

 

Matrikula, ostatua eta informazio gehiago eskatzeko, kontsultatu EHUren Udako Ikastaroen web orria.

 

 

2 iruzkin
  • @idoias
    2012.eko uztailak 02

    Comentario de Twitter:
    Interpretación de datos: nueva fuente para periodistas. Taller periodismo de datos en los Cursos de Verano de la UPV http://t.co/hC31Yjh3

  • @desplazatua
    2012.eko ekainak 18

    Comentario de Twitter:
    Datuen kazetaritzari buruzko tailerrean, Lehendakaritzan. Uztailean EHUko Udako ikastaroetan egingo denaren aurrerapena http://t.co/pL2WyyA2

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan