Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak

“Enpleguaren Zentro Bereziek egiaztatzen dute enpresek ere kutsu soziala izan dezaketela”

2012-05-30

 

Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Enplegu  eta Gizarte Gaietako sailburuak Bizkaiko Lemoako industrigunean dagoen Flisa Euskalduna garbitegi industrialaren instalazio berriak  inauguratu ditu.

Flisa 1990an Fundosa Taldeak sortutako garbitegi industrialen eta ehungintza alokairuen sarea da. ONCE Fundazioak sustatzen duen elkartea pertsona desgaituen lan egonkorra eta kalitatekoa sortzeko jarri zen abian. Lemoan dituen instalazioetan Enpleguaren Zentro Berezi honek 101 pertsonari enplegua emango die,  horietatik %86k minusbaliotasunen bat dauka.

Bere mintzaldian, Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailburuak Flisaren ahalmena azpimarratu du minusbaliotasunen bat duten pertsonentzat lanpostu iragankorrak sortzeko. "Enpleguaren zentro bereziek adierazten digute enpresa batek kutsu soziala izatea posible dela, historian zehar lan merkatutik baztertuta egon diren taldeak integratu eta lanaren aldetik aktibatzean", azpimarratu du Zabaletak.

Euskal erakundeek zentro mota honi eman dioten laguntzari esker, 2002. urtean 5.126 lanpostu izatetik 2011. urtean 7.413 langile 92 enpresatan izatera pasatu da. Eusko Jaurlaritzak, hain zuzen ere, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailaren bitartez, aurten 32,6 milioi euroko partida gorde du minusbaliotasun bat duten euskal herritarrentzako 7.500 lanpostu, batez beste, hilean diruz laguntzeko. "Pertsona desgaituak laneratzeko erronka ezin dugu baztertu" adierazi du Zabaleta sailburuak.

Flisa Euskaldunak 3,69 milioi euroko diru inbertsioa suposatu du, eta bere egoitzan 4.000 metro karratu ditu, bi laneko txandatan Euskadiko  hotel eta ospitale nagusienetako 20.000 kilo arropa egunero prozesatzeko gaitasuna du. Flisa gabitegiak Enpleguaren Zentro Bereziak dira eta bertan 2.800 langilek baino gehiagok   egiten dute lan, horietatik %85 baino gehiago desagituak dira.

Egun Flisak 32 garbitegi industrial ditu eta estaldura estatu mailakoa da. Urtero zentro horiek 150 milioi kilogramo arropa prozesatzen dituzte bere instalazioetan. 

 

2 iruzkin
  • @estiTic
    2012-05-31

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: “Los Centros Especiales de Empleo demuestran que las empresas pueden tener rostro social” . http://t.co/O08rb8Sq

  • @lanbideejgv
    2012-05-31

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: “Los Centros Especiales de Empleo demuestran que las empresas pueden tener rostro social” . http://t.co/O08rb8Sq

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)