Berriak

Lehen bisita birtuala Argentinako euskal etxeetara

2012.eko ekainak 01

2.0 webak eskaintzen dituen aukerak baliatuz, Euskadiren Argentina, Brasil, Uruguai eta Paraguaiko ordezkaritzak euskal etxeekin bideo konferentzia zikloa hasi du hauekin harreman eraginkorragoa edukitze aldera. Hurbileko informazioa izatea, euskal etxeen eskaera eta ekintzen berri edukitzea eta beharrak zein proiektuak zuzenean ezagutzea helburua izanik. Funtsean, Mercosur-eko euskal gizataldeengandik gertu egotea. Olavarriako "Gure Etxe Maitea" izan zen komunikazio bide hau estreinatzen lehena.

Jarduera hau ate irekien politikaren barruan kokatzen da. Teknologia berriak baliatuz, euskal etxeen egunerokoaren parte izan nahi da.

Informazio eta jakintzaren gizarte honek aldaketa asko eragin ditu pertsonengan. Internetaren jaiotzarekin batera, gizarte berriaren plaza publiko erraldoia (2.0 weba), bitartekarien arteko harreman berriak baliatzeko aukerak sortu dira. Gizartea jasaten ari den aldaketak erabiltzea gure esku dago, horrela, tresna berri hauei esker, euskal etxeen jarduerak lagundu eta bultzatu nahi ditugu.

Helburuak, beraz, anitzak dira. Batetik, euskal etxeen egitura mantentzeaz gain, hauek sustatu nahi dira. Gainera, euskal kultura eta hizkuntzari bultzadatxoa eman nahi zaio, euskal etxeen eta Euskadiren arteko harremanak zein euskal etxeen arteko harremanak indartuz. Eta azkenik, gazteak euskal etxeetara gerturatu nahi dira. Beti ere, ekintza guzti hauek lotzen dituen lokarria 2.0 weba izanik.

Honek, euskal gizataldeak teknologia berriengan interes handiagoa izatea ekarriko du. Tresna berri hauen erabilera ezagutzearekin batera, plaza global honetako eragile aktibo bihurtuko dira.

Lehen saioa Olavarriako "Gure Etxe Maitea" euskal etxearekin egin da. Topaketa birtualean, euskal etxeko zuzendaritza batzorde osoa egon zen. Euskal etxe hau proba pilotua egiteko aukeratua izan da jasan duten egoeraren aurrean erakutsitako esfortzu eta ausardia saritu asmoz, galtzekotan zeuden egoitza berreskuratzea lortu baitute. Gaur egun esan dezakegu, Olavarriako euskal komunitateak bere irudi ona berreskuratzeaz gain egoitza eta Olavarrian euskal komunitatearen presentziaren biziraupena ziurtatzea lortu duela.

Bideokonferentzi hauen bitartez, Gernikako bonbardaketari buruz eginiko erakusketaren ibiltaritzaren agenda lotuko da. Horrela, Olavarriako herriak erakusketa jasotzeko izan ditzakeen aukerak zein izan daitezkeen aztertuko dira. Helburua, Gernikak bake eta gerraren aurkako sinbolo bezala duen garrantzia erakustea da.

Ekimen hau Ordezkaritzaren komunikazio estrategiaren barruan kokatzen da. Irekian, www.euskaletxeak.net atarian eta facebook profilean (http://www.facebook.com/pages/Delegaci%C3%B3n-de-Euskadi-en-Argentina-Brasil-Paraguay-y-Uruguay/170689846306722?sk=wall) berriak argitaratzen dira. Gainera, hemendik aurrera, skype edo google+ erabiliz ere harremanetan jartzeko aukera izango da euskadimercosur@gmail.com helbidearen bitartez.

Iruzkin bat
  • @jorgenavos
    2012.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    Delegación del Gobierno de País Vasco ante Mercosur. Primera visita virtual a las euskal etxeak en Argentina. http://t.co/TIyejxSZ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria