Berriak
Eu

Ekoeraginkortasun Programak 12 milioi euroko ingurumen-inbertsioak sortu ditu bere lehenengo urtean

2012.eko maiatzak 30

• Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburu Pilar Unzaluk Euskal Enpresaren Ekoeraginkortasun Programaren balantzea aurkeztu du, Euskadiko Ekoerginkortasunaren I. Astearen baitan.

• Euskal enpresek ekoeraginkortasunaren alorrean 2011n inbertitutakoa hamabi miloi eurora iritsi da. Bizkaia da neurri gehien inplementatu dituen lurraldea.

• Programan sartutako enpresek 36.000 langile dituzte eta 39.000 milioi euro fakturatzen dituzte.

• Alemania eta Frantziako merkatuek -oso ingurumen-betekizun zorrotzekin- Euskadiko esportazioen % 30 kontzentratzen dute.

"Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan" Programa 2010ean abiatu zenez geroztik, ia 500 enpresa atxiki zaizkio Ihobe ingurumen-jarduketarako sozietate publikoak sustatutako ekimen horri. Sasoi horretan, 70 enpresak hamabi milioi euroko inbertsioak egin dituzte ekoeraginkortasunaren alorrean. Inbertsio gehienak Bizkaian egin dira (% 78), eta gero Gipuzkoan (% 19) eta Araban (% 3).

Datuak "Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014 Programaren Balantzean" daude bilduta. Txosten hori gaur aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburu Pilar Unzaluk, Euskadiko Ekoraginkortasunaren I. Astearen baitan. Sailburuak azpimarratu duenez, Euskadi "eskualde aurrendari eta erreferentea da Europan, ekoeraginkortasunaren alorrean".

Ekoeraginkortasun programaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresekin kolaboratzea ekoizpen-ehunaren eraldaketan, ekoeraginkorrago, berritzaileago eta jasangarriago bihurtzeko xedez, bere lehiakortasun-abantaila handitzeko oraingo erronken aurrean. Programari atxikitako 500 enpresek 36.000 langile enplegatzen dituzte, eta guztien artean 39.000 M € fakturatzen dituzte.


Kontsumo eta igorpenen murrizketa eta hondakinen balorizazioa

Eusko Jaurlaritzaren programa honen babespean, enpresek 350 ingurumen-neurri hartu dituzte guztira, batez ere teknika garbiagoak jartzearekin, ekoizpen-prozesuak hobetzearekin eta hondakinak balorizatzearekin eta berrerabiltzearekin zerikusia dutenak. Ezarritako neurri guztietatik, 75 neurrik energiarekin dute zerikusia (% 21,43), 68 neurri hondakinei buruzkoak dira (% 18,29), eta beste horrenbeste lehengaiei buruzkoak.

Jarduera horietatik ondorioztatu diren ingurumen-hobekuntzei esker, 62.000 tona lehengai aurreztu ahal izan dira, 83.000 tona hondakin ez-arriskutsu balorizatu dira, eta 70000 m3 ur gutxiago kontsumitu dira.

Pilar Unzaluk bide horretan sakontzera animatu ditu enpresak, zeren eta, "kostuen aurrezpenak, baliabideen erabilera eraginkorrak, berrikuntza teknologikoak eta produktu eta zerbitzu berdeagoen diseinuak ezinbestean markatuko baitute euskal ekonomiaren etorkizuna datozen urteotan".

Unzaluk programaren balantzea aurkeztu zuen jardunaldi tekniko bat inauguratu ondoren. Jardunaldi horretan, Frantziako eta Alemaniako Ingurumen ministerioetako ordezkariek merkatu horien ingurumen-betekizunen berri eman zuten. Pilar Unzalu Sailburuak azpimarratu zuen beharrezkoa dela "Frantzia eta Alemaniako merkatuek planteatzen dizkiguten aukerak aprobetxatzea; izan ere, euskal esportazioen % 30 kontzentratzeaz gain, gero eta zorrotzagoak dira ingurumenaren ikuspuntutik".


2012rako aurreikuspenak

Ekoeraginkortasun Programan integratutako enpresek badute definituta aurten garatuko duten jarduera plana. Hala, 2012rako konprometitutako neurriak bost atal nagusitan sailkatzen dira: kontsumoen murrizketa, ekodiseinua, ingurumen-inpaktuaren murrizketa, BEGen murrizketa (Berotegi Efektuko Gasak) eta SGA ziurtagiriak (Ingurumen Kudeaketaren Zigiluak).

Aurreikusten da, halaber, gora egingo duela programari atxikitako enpresen kopuruak, programak gai horiekin zerikusia duten ikastaroak eta zerbitzuak eskaintzen baitizkie enpresei. Ihobek jarri duen helburua da mila enpresa inplikatzea programa honetan 2014 urterako: "erronka da enpresa eraginkorren arteko lankidetza-sare publiko eta pribatu bat finkatzea, industriaren aurrerabidea bultzatu eta errazteko, horizonte jasangarriago, eraginkorrago eta berritzaileago baterantz eramanez", azaldu du Unzaluk.

Ildo beretik, Ihobe sozietateak Ekoeraginkortasunerako Laguntzen 2012ko deialdia aurkeztu berri du; eskariak egiteko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik. Deialdiak indartuko du programa horrek 2011 urtean abiatu zuen laguntza-ildoa, alegia, ekoberrikuntzako proiektuentzako laguntzak, teknologia berriak eta hondakinen balorizazioa erakusteko.


Ekoeraginkortasunaren Astea

"Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan" Programaren aurkezpena Euskadiko Ekoeraginkortasunaren lehenengo Astearen testuinguruan egin da. Ihobek antolatutako jardunaldiak iragan ostiralean hasi ziren, maiatzaren 25ean, eta ekinaren 5era arte iraungo dute. Astearen asmoa da Euskadik ekoeraginkortasunarekin duen konpromisoa indartzea, egiten ari den lana bistaratzeko eta ekoeraginkortasunaren inguruan sortzen diren negozio aukerak ezagutzeko xedez.

Programatutako ekitaldien barnean, "Ingurumen Joerak eta Aukerak Frantzia eta Alemaniako Merkatuetan" izeneko jardunaldia egin da gaur, Donostiako Miramon Teknologia Parkean; hasierako ekitaldian, Pilar Unzalu Sailburuak parte hartu du, eta berarekin batera egon da Inés Gallego, Iberdrola Ingeniería y Construcción-en Kalitate eta Ingurumen Zuzendaria, azpiestazio elektrikoaren proiektu ekodiseinatuaren arduraduna.

 

Iruzkin bat
  • @XabiGV
    2012.eko maiatzak 31

    Comentario de Twitter:
    El Programa de #Ecoeficiencia genera en su primer año inversiones ambientales por valor de 12 mill. de euros #eco #in http://t.co/pAPCAJ35

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)