Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Esnerako behien ongizatea hobetzeko zuzeneko laguntzen Dekretua onartu da (2012-05-29(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 29

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzkoa.

Jaurlaritzaren Kontseiluak esnerako behien ustiategientzako laguntza ekonomikoei buruzko Dekretua onartu du gaurko bileran, animalia horien ongizatea egungo legediak ezartzen dituen eskakizunen gainetik hobetzen dituzten neurriak txertatzearren.

Joan de otsailean Europako Batzordeak Pilar Unzalu andreak zuzentzen duen sailaren proposamena baimendu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko esnerako behien ustiategietan animalien ongizatea hobetzeko zuzeneko laguntza-linea bat gaitzeko.

Gaur onartu den dekretuak diru-laguntza horien emakida ezarri eta arautzen du, eta Eusko Jaurlaritzak 600.000 euro bideratuko ditu guztira 2012an laguntza horietara. Ez dira inbertsiorako laguntzak -hain zuzen ere horiek dagokion foru-dekretuen bidez kudeatzen dira-, baizik eta legediak animalientzat jada ezartzen dituenak baino ongizate-irizpide zorrotzagoekin abeltzaintzako instalazioak martxan jarri, erabili eta ustiatzeko laguntza ekonomikoak dira. Hau da, produkzio-metodoen aplikaziorako laguntzak dira.

Hortaz, diru-laguntzak honako helburu hauetara bideratzen dira: ura eta elikadura hobetzera, animalien premia naturalen arabera egokiagoak izan daitezen; argiari, garbitasunari edo aireztatze programatuari dagokionez abereen alojamendu-baldintzak hobetzen dituzten jardunak txertatzera, edo abereek askatasunez bazkatu ahal izateko lursailen erabilera aurreikustera.

Halaber, baliagarriak izango dira abereen garbitasun-ekipoen erabilera handitzera eta mozketak, isolamendua edo lotura iraunkorrak ezabatzera bideratutako neurriak babesteko, baita nagusiki nekazaritza-jardunen edo hazkuntza-baldintzen ondorioz izan daitezkeen patologiak saihesteko ere.

Laguntzen eskatzaileek jardun horiek martxan jartzeko jardun-plan xehatu bat aurkeztu beharko dute, beren funtzionamenduari buruzko erregistro-liburu bat izango dute, eta ikuskapenak egingo zaizkie produkzio-metodo horiek aplikatzen direla egiaztatzeko.

Europako Batzordeak laguntza-erregimen horretarako baimentzen duen gehieneko aurrekontua 3,6 milioi euro da guztira, eta autonomia-erkidegoko gobernuak eta foru-aldundi interesdunek hartu behar dute horren ardura hiru urteko epean.

Laguntza horiek martxan jartzeko sektoreko talde tekniko baten, sindikatuen, elkarte profesionalen eta foru-aldundien lankidetzarekin Eusko Jaurlaritzak 2010. urte amaieraz geroztik bultzatu duen lanaren emaitza izan da Dekretu hori.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan