Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Industriak bat-egiteak burutu ditu Bizkaia eta Gipuzkoako 11 industrialdetan, bostera murriztuz (2012-05-29(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 29

Dekretua, Buruntzaldeko Industrialdea, S.A.; Zarauzko Industrialdea, S.A.; Deba Beheko Industrialdea, S.A.; Oarsoaldeko Industrialdea, S.A.; Okamikako Industrialdea, S.A. eta Urola Erdiko Industrialdea, S.A. sozietate publikoak xurgapenaren ondorioz desagertzea onesteko dena.

Industrialde hauetako fusio prozesua 2009.urtean hasi zen, 22 Industrialde zeudenean. Gaurko bat-egitearekin, 13 gelditzen dira eta datorren urtean zortzi gelditzea da helburua, legealdiaren hasieran zeudenen herena.

Gastua arrazionalizatu eta kudeaketa eraginkorragoa lortu nahi da; baita lursail eskaintza optimizatzea ere Teknologi Parkeen Sarearen eta Sprilurren bidez.

Berrantolaketak foru aldundien eta udaletxeen boterea mantentzen du, baita Industrialdeetako langileak ere.

Gaurko Gobernu Kontseiluak, euskal erakunde desberdinek, hau da Jaurlaritzak, diputazioek eta udaletxeek parte hartzen duten Industrialdeen fusio prozesu berri bat onartu du. Horrela, 11 Industrialde bostera murriztuko dira, lau Gipuzkoan eta bat Bizkaian.

Egungo Jaurlaritzak 2009.urtean abiarazitako prozesu honen helburua, gastu publikoa arrazionalizatzea da eta industria eremu hauen kudeaketa eraginkorragoa lortzea. 2009.urtean 22 Industrialde zeuden eta bi urte geroago hiru desegin ziren Bizkaian eta Arabako biek bat-egin zuten. Gaur onartutako prozesu berriarekin, 13 Industrialde geldituko dira. 2012.urtean kopuru hori zortzira murriztea da helburua, hau da, legealdia hasi zenean zegoen kopuruaren herena.

Dagoeneko, hartutako neurriei esker aurrezteak ematen ari dira, izan ere guztien zerbitzu zentralizatuak sortu baitira, izan litezkeen langile soberakinak xurgatzea ahalbidetu duena, neurri traumatikorik hartu gabe. Berrantolaketa honi esker elkarteen gobernantza hobea lortuko da, kudeaketa erraztuz eta edozein motatako irizpideak bateratuz.

Fusio prozesu honek, egun dauden azpiegiturak arrazionalizatzea ahalbidetzen du eta Jaurlaritzaren beste eremu industrialetako eskaintzak, hala nola Parke Teknologikoen Sarea eta Sprilur, optimizatzea.

Gainera, eraginkortasun, sinergia eta ahalegin politikak bultzatzen dira, jardueraren bikoiztasunak ekiditu eta lurraldearen oreka eta kohesioa indartzen dira, lokalismoak gaindituz eta jarduera lurralde esparruan eginez, ez bakarrik eskualdean.

Foru aldundien eta udaletxeen abantailei dagokienez, parte-hartze maila bera mantentzen da eta Jaurlaritzak ez du bere pisua handitzen. Horrenbestez, jarduerak aurrera ateratzeko elkarte indartsuagoak sortzen dira. Udaletxeen parte-hartzea Presidentzia eta Batzordeetan mantendu egiten da, beraz, eta batzordekideen presentzia udaletxeetan txandaka egin ahal izango da.

Udaletxeen presentziak eta jardunak ezinbestekoa izaten jarraitzen du proiektuen bideragarritasun eta eraginkortasunerako.

Prozesu honek langileengan izango duen eragina dela eta, ez da langile kopuruaren murrizketa eta gutxitzerik izango. Langileen lan eskubide berberak mantentzen dira eta beraien prestakuntza handiagoa ahalbidetuko da berrikuntza, kudeaketa eta teknologia partekatuko beste arlo batzuetan programak eta jarduerak gehitzerakoan. Modu honetan, enpleguan egonkortasun handiagoa eta sustapenerako aukera gehiago izatea lortuko da, beste elkarte eta taldetan babesa eta euskarria ahalbidetuz.

Industrialdea berrien datuak

Bat-egitea onartu duten bost elkarteen partaidetza honela geldituko da:

BIZKAIA

BAT-EGINDAKO ELKARTEAK ELKARTE BERRIA BAZKIDEAK

Mallabiako Industrialdea, S.A.

Okamikako Industrialdea, S.A.

Mallabiako Industrialdea, S.A.

SPRILUR, S.A. (51%)

Azpiegiturak- Bizkaiko Foru Aldundia (39,11%)

Mallabiako udaletxea (5,45%),

Ermuako udaletxea (3,23%)

Zaldibarko udaletxea (1,21%)

GIPUZKOA

BAT-EGINDAKO ELKARTEAK ELKARTE BERRIA BAZKIDEAK

Oarsoaldeko Industrialdea, S.A.

Irungo Industrialdea, S.A

Irungo Industrialdea, S.A.

SPRILUR, S.A. (51%)

Gipuzkoako Foru Aldundia (24,5%)

Irungo udaletxea (16,68%)

Oarsoaldea, S.A. (7,82%)

Debagoieneko Industrialdea, S.A.

Deba Beheko Industrialdea, S.A.

Debagoieneko Industrialdea, S.A.

SPRILUR, S.A. (51%)

Gipuzkoako Foru Aldundia (24,42%)

Elgoibarko udaletxea (3,17%)

Eibarko udaletxea (2,63%)

Mendaroko udaletxea (2 %)

Mutrikuko udaletxea (2,99%)

Aretxabaletako udaletxea (4,66%)

Bergarako udaletxea (2,15%)

Oñateko udaletxea (2,59%)

Arrasate-Mondragón udaletxea (2,29%)

Eskoriatzako udaletxea (2,07%)

Deba Garaiko Mankomunitatea (0,02%).

Zuatzu Parque Empresarial-Zuatzu Enpresa Parkea, S.A.

Buruntzaldeko Industrialdea, S.A.

Zarautzko Industrialdea, S.A.

Zuatzu Parque Empresarial-Zuatzu Enpresa Parkea, S.A.

SPRILUR, S.A. (51%)

Gipuzkoako Foru Aldundia (24,5%)

Donostia-S.Sebastián udaletxea (15,65%)

Hernaniko udaletxea (5,29%)

Zarautzko udaletxea (3,56%)

Urola Garaiko Industrialdea, S.A.

Urola Erdiko Industrialdea, S.A

Urola Garaiko Industrialdea, S.A.

SPRILUR, S.A. (53,23%)

Gipuzkoako Foru Aldundia (22,24%)

Azkoitiako udaletxea (8,97%)

Azpeitiako udaletxea (5,35%)

Zumarragako udaletxea (4,77%)

Legazpiko udaletxea (4,77%)

Urretxuko udaletxea (0,61%)

Ezkio-Itxasoko udaletxea (0,05%)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan